Universal Studios

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Universal Studios Inc.
Sektorea Zinema
Sorrera 1912ko apirilaren 30a
Sortzailea Carl Laemmle
Pat Powers
Mark Dintenfass
William Swanson
David Horsley
Charles Baumann
Adam Kessel
Jules Brulatour
Egoitza Ameriketako Estatu Batuak Universa Cityl, Kalifornia
Presidentea Ronald Meyer
Merkatuak Nazioartekoa
Langileak 80 (2012)
Eskumendekoak Universal Animation Studios
Focus Features
Illumination Entertainment
Akziodunak NBCUniversal
Webgunea www.universalstudios.com
Konpainiaren sarrera.

Universal Studios, Inc. AEBtako filma ekoitetxe bat da. Comcast konpainiaren jabetzakoa da, azken hau era berean NBCUniversal konpainiaren azpisaila bat delarik. Herrialde honetako sei zinema estudio handienetako bat da. Bere ekoizpen estudioak Kaliforniako Universal City udalerrian daude, banaketa eta bulegoak aldiz New York hirian ditu.

1912an Carl Laemmle, Pat Powers, Mark Dintenfass, William Swanson, David Horsley, Charles Baumann, Adam Kessel eta Jules Brulatourek sortu zuten, AEBko zinema estudio zaharrena delarik.

Carl Laemmlek bere estudioetako aktore, elektrikari, dekoratzaile eta orokorrean langileak antzeztu, lan nahiz bizitzeko Kalifornian udalerri bat sortu zuen: Universal City. Honela, Laemmie jakin gabe etorkizunean Hollywood izango zenaren diseinatzaileetako bat bilakatu zen. Lasterrera, herrialdearen ekialdetik Thomas Edisonen Motion Picture Trust estudioaren kontrolpetik ihesi zetozen zinema ekoizle ugari bertaratu zirelarik, hauek gerora Hollywoodeko ekoiztetxe erraldoiak direnak sortu zituzten:

Horretaz gain, 3 parke tematiko ere baditu: Universal Studios Hollywood, Universal Orlando Resort eta Universal Studios Japonia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]