Untzue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Untzue (argipena)».
Untzue
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Unzue primavera.jpg
Untzue, izen bereko haitza atzean duela.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Erriberriko merindadea
Eskualdea Orbaibar
Izen ofiziala Unzué
Alkatea José Luis Irisarri Galar
(Untzue Bizirik)
Posta kodea 31396
INE kodea 31238
Herritarra untzuetar
Kokapena
Koordenatuak 42° 39′ 07″ N, 1° 37′ 34″ W / 42.651944444444°N,1.6261111111111°W / 42.651944444444; -1.6261111111111Koordenatuak: 42° 39′ 07″ N, 1° 37′ 34″ W / 42.651944444444°N,1.6261111111111°W / 42.651944444444; -1.6261111111111
Untzue hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Untzue
Untzue
Untzue (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 18,5 km2
Garaiera 649 metro
Distantzia 21 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 127 biztanle
% 57,26 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 42,74
Dentsitatea 6,86 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,77
Zahartze tasa[1] % 19,63
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 55,56
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,76 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 4,86 (2010)
Euskararen erabilera %  0,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.unzue.es


Untzue[2] Nafarroako erdialdean eta Orbaibarreko eskualdean dagoen udalerria da. Erriberriko merindadeko herri honek 127 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Nafarroako hiriburutik 21 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untzue Barasoaindik ikusia.

Herria, Nafarroa erdialdean kokatzen da, Erriberriko merindadearen iparreko muturrean eta Erriberriko merindadea Zangoza eta Iruñeko merindadeekin batzen den tokian.

Herria Untzueko haitzaren magaleko haranean dago. Mendiak 990 metroko altuera du; herria, berriz, 649 metroan dago batez beste. Horrez gain, udalerriak, erdigunetik banandutako auzo bat dauka El Carrascal deritzona. Auzo hori erdigunetik bi kilometrora dago, antzinako tren geltokitik hurbil.

Untzuek Tebas-Muru Artederretarekin egiten du muga iparraldean, Oloritzekin ekialdean eta hegoaldean, Biurrun-Olkotzekin mendebaldean eta Barasoainekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altuera eta kokapenaren arabera aldaketak dauden arren, udalerriaren batez besteko balioak honakoak dira: Tenperatura 8 eta 13 gradu bitartekoa, prezipitazioa 600 eta 1.000mm bitartekoa, eta egun euritsuak 90 inguru. Udak nahiko lehorrak izaten dira, eta neguak euritsu eta hotzak, batez ere iparraldeko zierzo haizeak jotzen duenean. Klima, oro har, mediterraneoa edo azpimediterraneo kontinental motakoa da.

Untzueko baso bakanetan, birlandaturiko pinuak, haritzak eta arteak daude, eta horrez gain, nahiko ondo kontserbatu diren 23 hektarea pago (Alaitzen).

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untzueko herriguneaz gain, udalerriak Carrascal izeneko auzoa dauka, herrigunetik bi kilometrora, antzinako tren geltokiaren ondoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vianako printzearen fundazioak, Katalaingo monumentu gunea berrituko zuela esan zuen 2008an. Katalain Garinoaingo herri hustua da, eta bertan estilo erromaniko berantiarreko eliza, monasterioa, etxea eta landetxea daude, denak XIII. mende eta XV. mendea bitartean eraikiak. Eliza 1981. eta 1984. urteen artean berreraiki zen eta Vianako printzearen erakundeak gainontzeko eraikinak berrituko omen ditu.

Gunea berritzeko lanek 200.000 euroko aurrekontua dute eta 2009an Izarbeibarko sei herrik Katalainen gune osorako azpiegitura eta zerbitzuak ezartzeko proiektu komuna aurkeztu zuten Espainiar estatuko gobernuak emandako diru-laguntzei esker. Horrela, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzueko udalek, plagintza horretako diru-laguntzak batu eta 140.000 euro biltzea lortu zuten, eta, Mairaga-Erdialdea mankomunitatearen barnean, espainiar estatuko Gobernuari laguntza eskatu zioten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Udalerriaren iparraldean, Alaizko mendilerroan, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude "Etxague" eta "Alaitz" izenekoak. Etxaguekoak 24,60 megawatteko potentzia dauka eta Alaizkoak 33,09 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona da gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untzueko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Untzuen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Untzueko alkate karguan Untzue Bizirik sentsibilitate progresista eta euskaltzaleko taldeko kideak egon dira. 2007an (Agrupación Independiente Unzue Bizirik AIUB izenarekin) José Javier Jaurrieta Elkano aukeratu zuten alkate; udalbatzako kideak zerrenda irekien bidez aukeratzen den herri honetan hautagairik bozkatuena Agrupación Independiente de Unzué (AIU) talde eskuindarreko María Encarnación Dukun Izpura izan zen baina bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik bi besterik ez zituen lortu; Untzue Bizirikek beste hirurak lortzen zituen. Baliogabeko boto bakarra izan zen (botoen %0,96) eta ez zen boto zuririk eman. Abstentzioa %25,71ekoa izan zen.

Untzueko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Maria Encarnacion Dukun Izpura (AIU) 62 Bai
Raul Irisarri Amatriain (AIUB) 55 Bai
Jose Javier Jaurrieta Elkano (AIUB) 49 Bai
Francisco Javier Erripa Goikoetxea (AIUB) 44 Bai
Idoia Zabaltza Martinez (AIU) 42 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda berak aurkeztu ziren. Antzeko emaitza izan zen, Untzue Bizirik taldeak 3 zinegotzi eta alkatetza (José Luis Irisarri Galarrentzat) lortu zituen; 2007an bezala, Agrupación Independiente de Unzué (AIU) zerrendak bi hautetsi erdietsi zituen[3].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru solairuko eraikina da, eta beheko solairua udalaren zerbitzuetarako erabiltzen da. 1960ko hamarkadan eraiki zen. XX. mendean berregituratu zen azken aldiz, eta beheko solairuko bulegoen eta gelen banaketa eraberritu egin zen. Lan horiek 4,3 pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako gobernuaren diru-laguntzari esker egin ziren. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

Untzueko udaletxeko idazkaria, Oloritz, Orisoain, Puiu, eta Garinoaingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Arizu Plaza, 7

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 José Javier Jaurrieta Elkano Untzue Bizirik
2011-2015 José Luis Irisarri Galar Untzue Bizirik

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Untzue eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,19k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Untzue) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Untzue, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Andre Mariaren eliza
  • Cabo de Armeria jauregia

Untzuetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Untzue
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Orbaibar
Barasoain | Garinoain | Leotz: Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Hiriberri, Iratxeta, Leotz, Makirriain, Munarrizketa, Olleta, Santsoain (Musker-Hiriberri, Pozuelo, San Lorenzo), Santsomain, Uzkita | Oloritz: Bariain, Eristain, Etxague, Lepuzain, Mendibil, Oloritz, Orizin, Soltxaga | Orisoain | Puiu | Untzue