Up (2009ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Up (2009ko filma)
Filma
Jatorrizko izena Up
Urtea 2009
Generoa abenturazko filma
komedia
fantasiazko filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 96 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Hego Amerika, Venezuela eta Ameriketako Estatu Batuak
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Pete Docter
Bob Peterson

Gidoigilea(k) Pete Docter
Bob Peterson

Antzezlea(k)
baliorik ez
Ekoizpena
Ekoizlea Jonas Rivera
Konpainia ekoizlea Pixar
Bestelako lanak
Musikagilea Michael Giacchino
Sariak
Kanpo loturak
https://www.pixar.com/feature-films/up

Up 2009ko 3D animaziozko estatubatuar filme bat da. Komedia eta drama nahasten dituen film hau Pixar Animation Studios eta Walt Disney Picturesek ekoiztu zuen. Pete Docter izan zen zuzendaria eta Carl Fredricksen (Ed Asner) izeneko agurea eta Russell (Jordan Nagai) izeneko esploratzaile talde bateko kide baten harteko harremana da gai nagusia. Bere etxeari milaka globo jarrita 78 urteko Carlek Hego Amerikara joateko ametsa betetzen du, bere emaztearekin beti amestu zuen bidaia. Filmeak Michael Giacchinoren musika du.

2009ko maiatzan estrenatu zen eta Canneseko Film Festibala ireki zuen, lehen aldia 3D film batek egiten zuela. Arrakasta handia izan zen, bai publiko zein kritika aldetik, eta hasierako minutuek erakusten duten Carl eta Ellieren bizitzaren laburpenak txalo ugari jaso zituen. Bost nominazio izan zituen Oscar Sarietarako, Filmerik Onenaren kategoria barne. Bigarren aldia izan zen filme batek nominazio hori jaso zuela, Beauty and the Beasten ostean.