Up Against the Wall Motherfucker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Up Against the Wall Motherfucker
Datuak
Motaartista kolektiboa eta affinity group (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ideologiaanarkismoa
Historia
Sorrera1966

Up Against The Wall Motherfucker, (euskaraz: «hormaren kontra puta semeak»), dadaismo arte olatutik sortutako talde anarkista da, ideologia antifaxista, antikapitalista eta antiautoritarista daukana. Mugimenduak berak, 1967tik 1968ra iraun zuen, Estatu Batuetan, New York egoitz gisa hartuta

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motherfuckerrak, dadaismo izendun arte olatutik (abangoardista) sortutako mugimendu anarkista zen. Dadaismoa bera, XX. mendean sortu zen, zehazki 1916an Zurichen eta 1923an desagertu zen. Denbora tarte horretan Dadaismoa hainbat eta hainbat leku ezberdinetara zabaldu zen autore eta margolari ezberdinei esker, esaterako, Paris, Berlin, New York...[1]

Mother fuckerrak. dadaismoko Black Mask izeneko talde baten ondorioz sortutako mugimendu bat izan zen. Black Mask 1966an sortu zuten Ben Morea kataluniar jatorriko margolari batek eta Dan Georgakas poetak. Black Maskek, izen bereko manifestu bat egin zuen, eta arte iraultzaileak "bizitzaren zati integrala" izan beharko lukeela adierazi zuen, "gizarte primitiboan bezala, eta ez aberastasunaren gehigarri bat" .

Black Maskek izena aldatu eta klandestinitatera igaro ziren 1968ko maiatzean. Beraien izen berria, Up Against the Wall Motherfuckers, Amiri Barakaren poema batetik hartuz, zehazki jende beltza poematik..

Ben Morea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ben Morea  kontrakultura amerikarraren figura nagusietako bat izan zen. Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean eta kartzelatik igaro ondoren, abangoardia artistikoez eta anarkismoaz interesatu zen. New Yorkeko arte eta politika eszenako ia mundu guztia ezagutu zuen (Jackson Pollock artista, Valerie Solanas feminista, Abbie Hoffman, Murray Bookchin).

1966an Black Mask izeneko aldizkari underground bat argitaratzen hasi zen, dadaismo eta anarkismo nahasketa zena. Laster, aldizkariak jarraitzaile talde bat izan zuen inguruan. Benek eta beretarrek, beren buruari "Familia" deitzen ziotenek, kaleko taldeekin bat egitea erabaki zuten, analisiak egiten zituen kale-banda bat izateko ideiarekin. Beren ekintzetan zuten estilo nahastezinak (arte-erakusketak eten zituzten, polizia-hesiak zeharkatu zituzten…) bandalo eta zikinen ospe izugarri eta merezia irabazi zuen hippyen eta rock-and-rollaren enpresarien artean.

1968an, poliziaren jazarpena zela eta, Up Against the Wall, Motherfuckers! edo Motherfuckers! izeneko zelula iraultzaile moduko bat bihurtzea erabaki zuten. Azkenean, herrialdea zeharkatu eta Mexiko Berriraino joatea erabaki zuten. Bere arrastoa han galdu zen. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, Ben gaizkile bat bezala bizi izan zen. Ben ez da inoiz Estatu Batuetatik atera (Ben Eagle Morea izenagatik ere aldatu dut) eta Mexiko Berriko mendietan bizi da. Lehen aldia da Ben bere herrialdetik irten eta putzua gurutzatzen duena gurekin elkartzeko.

2009ko amaieran, LA FELGUERA EDITORESek bere esperientzia kontatzen duen eta Motherfuckers/Black Mask taldearen testuak, panfletoak eta kartelak jasotzen dituen gaztelaniazko lehen liburua argitaratu zuen: Motherfuckers! Maitasunaren udetatik maitasun armatura. Orain, Ediç○ es Antipaticas-en lagun portugaldarrek Up Against the Wall Motherfuckers liburu berria argitaratu dute

Motherfuckerren ideologiaren zabaltzea eta influentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitz magikoak hauek dira: Hormaren kontra, ama puta!" Gizarteak, probokatiboki aipatu zuen lerroa unibertsitateko presidenteari zuzendutako gutun ireki batean.

Jefferson Airplane rock azido taldearen 1969ko "We Can Be Together" abestiaren letra gehienak ia hitzez hitz John Sundstromek idatzitako liburuxka batetik hartu ziren, eta "The Outlaw Page" gisa argitaratu ziren. Abestiak "fuck" hitzaren lehen erabilera markatu zuen AEBetako telebista. Taldeak The Dick Cavett Show saioan zentsuratu gabe jo zuen 1969ko abuztuaren 19an. Abesti honek esaldia ere popularizatzen lagundu zuen kontra kulturaren aldarri gisa, talde anarkistaren berehalako eraginaren gainetik.

Leloa ezaguna egin zen 60ko hamarkadatik ateratako hainbat talderen artean, Pantera Beltzak hasi eta feministak eta baita "gorritxoak" ere. 1968an, David Peel eta Lower East Side-k "Up against the Wall, Motherfucker" abestia sartu zuten Have a Marijuana izeneko diskoan. 1970eko hamarkadan, Texasko country kantautoreak Ray Wylie Hubbard-ek "Up Against the Wall, Redneck Mother" izeneko abesti baterako egokitu zuen esaldi famatua. Penance Soiree diskoko abesti-izenburu gisa ere erabili zuten esaldia Icarus Line-ren eskutik.

Ekintza esanguratsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1967 - Pentagonoan gerraren aurkako protesta bat egin zuten.
  • 1967 - Odola, arrautzak eta harriak bota zizkien Dean Rusk AEBetako Estatu idazkariari, New Yorken Atzerri Politikarako Elkartearen ekitaldi batean parte hartzen ari zena.
  • 1968ko urtarrila - Kenneth Koch poeta "erailduta" (hutsuneak erabiliz).
  • 1968ko otsaila - Lower East Side-ko bildu gabeko errefusa Lincoln Center-eko iturrira bota zuten, NYCko zabor grebako "burgesa kultur ekitaldi" baten inaugurazio gauean (Gabage Newsreel filmean dokumentatutako gertaera bat).
  • 1968 - Doako kontzertu gauak antolatu eta ekoitzi zituen Fillmore East-en, Bill Graham jabeari astero doako kontzertu sorta bat emateko lekua eskatu ondoren. "Free Nights" hauek labur iraun zuten NYko Udalaren, poliziaren eta Grahamen indar konbinatuak akordioa amaitu zutenean.
  • 1968ko abenduaren 12a - Boston Tea Party-n iskanbila sortu zen: Velvet Underground-erako MC5 ireki ondoren Motherfuckers bat agertokira igo zen eta publikoa harangeatzen hasi zen, "... toki hau erre eta eraman kaleak...". Honek "The Five" aretotik debekatu zuen.
  • 1968ko abenduaren 18a - Fillmore East-eko MC5 ikuskizun batean istiluak izan ziren. Batzuek "kate batekin jo zuten (Graham) eta sudurra hautsi zioten". Honek Detroiteko taldea Grahamek eta bere lagunek kontrolatutako areto guztietatik debekatu zuten. Woodstock-eko hesiak moztu, milaka pertsona doan sartu ahal izateko.

1966[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Black Masck argi zegoen, artea bidegabeko status quo baten konplize izaten ari zen. Jarrera politiko anarkista batetik, eta dada eta La Escuela de Frankfurt artean erdizka, uste zuen museoa, artelanaren edukiontzi gisa, espazio antzu bat besterik ez zela, eta erakunde horren bidez artearen ahalmen askatzaile eta iraultzailea deuseztatuta geratzen zela. Arteak librea eta kalean egon behar du, diskurtso ofizialetik kanpo. Horren harira, zabaltzen da New Yorkeko Arte Modernoko museoa itxiko dela. Ordurako, kalean nolabaiteko ospea zutela uste zuten, eta eraikinaren balizko hondamenen beldur, zuzendariak iztea erabaki zuen haiek agertu baino lehen.

MMoM itxi ondoren , Wall Street, War Street bihurtuko dela iragartzen dute. Protesta etorbide berera eraman zutem, eta bertan, gerraren etorrera iragartzen zuten pankartak zeramatzaten kaputxadun talde baten desfilea ikusi zuten. Wall Streetek, negozio-eredu neoliberalaren sinboloak, zeharka begiratzen zion Black Masken lotsagabekeria eta ausardiari.

Beste toki batean iragarri zuten janaria eta edaria doan zirela lokal batean. Toki hori erakusketa bat inaguratzera zihoazen galeria bat izan zen , New Yorkeko artearen pertsonaia adierazgarriarekin. Lokala homeless ugariz bete zen, inagurazioaren atarian janaria eta edaria dohainik eskatuz, gonbidapenaren erantzun gisa. Horren ondorioz, ekitaldia eten egin zen.

1967[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaleko ekintzek aurrera jarraitzen dute. New Yorkeko Lower East Side-n erakusketa bat iragartzeko flayerrak banatzen dira. Ekitaldiaren helburua Vietnamgo gerraren aurkako protesta besterik ez da. Deialdia New Yorkeko Sant Patrick katedralean sartzearekin batera amaitu zen. Bertan, antzinako pankartekin agertu ziren apaizari jainkoaren izenean gerra babesten entzutean. Gertaera hori jauzi kualitatiboa izan zen Motherfucker unibertsoan. Kontzentrazioa motherfucker berberek antolatu zuten, eta ordurako artea iraultzarako tresna zela uste zen. Hau da, obra artistikoaren bidez mundua eta gauzen egoera alda zitezkeela, baina Sant Patrick deialdiaren ondoren ideia hori desagertu egin zen. Artearen bidezko iraultzarekiko fedea bide sinesgarria izateari utzi zion, eta Black Mask aldizkariak, beste artista eta parte-hartzaile batzuekin batera, bere azken baliabidea aurkeztu zuen. Ekintzak eta ikuspegiak aldatu egin behar dute zerbait aldatzea nahi badugu. Taldeak forma berri bat eta modus operandi berri bat hartzen ditu. Modus operandi horrek ez zuen inolako antolaketarik, baina egia da Ben Morearen irudiari bira eman ziola.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Neumann, Osha. (2008). Up against the wall motherf**ker : a memoir of the '60s, with notes for next time. (Seven Stories Press 1st ed. argitaraldia) Seven Stories Press ISBN 978-1-58322-849-4. PMC 216936815. (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]