Ur (hiria)
Koordenatuak: 30° 57′ 45″ N, 46° 06′ 11″ E / 30.96250°N,46.10306°E
Ur[1] (sumerieraz: 𒋀𒀕𒆠, URIM2KI[2], edo sumerieraz: 𒋀𒀊𒆠, URIM5KI[3]; akadieraz: Uru;[3]arabieraz: أور) antzinako Sumerreko estatu-hiri nagusienetariko bat izan zen, egungo Irakeko Dhi Qar muhafazahen dagoen Tell el-Muqayyar herrian kokatuta. Lehen Eufrates ibaiak Persiar Golkoan zuen bokalean egon arren, egun lehorrean dago, Nasiriyahtik 16 kilometrotara.
Hiriko jainko zaindaria Nanna zen, sumertar ilargiaren jainkosa, eta hiriak handik bere izena hartu zuen[4].

Bertan Urreko Zigurat Handiaren hondarrak daude, 1930eko hamarkadan induskatua izan zena. Nannaren ohorezko tenplu hau Ur-Nammuren erreinaldian, K.a. XXI. mendean, eraikia eta Nabonidusen erreinaldian, K.a. VI. mendean, berreraikia izan zen[5].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ Kramer, S. M.. (1963). The Sumerians, Their History, Culture, and Character. University of Chicago Press, 28 eta 298 or..
- ↑ a b The Cambridge Ancient History: Prologomena & Prehistory: Vol. 1, Part 1]
- ↑ Reallexikon der Assyriologie. , 360 or. ISBN 9783110148091..
- ↑ Zettler, R.L. & Horne, L. (1998) Treasures from the Royal Tombs of Ur, University of Pennsylvania Museum of Archaeology and Anthropology
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |