Urarte
| Urarte | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Bernedo |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°42′00″N 2°35′39″W / 42.7°N 2.5942°W |
| Garaiera | 648 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 42 (2022) |
Urarte Arabako Bernedo udalerriaren erdialdean dagoen herria da, Trebiñu ipar, mendebal eta hegoaldean, Markiz ekialdean eta Izkiko natura parkea hego-ekialdean mugakide dituena.
Urartek alboetan ditu iparraldetik datorren Ihuda ibaia eta ekialdetik datorren haren ibaiadar bat, gaur egun Molino izenaz ezaguna; hortik datorkio herriari izena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1025ko Donemiliagako goldean Uarte dokumentatzen da. Geroagoko dokumentu gehienetan Urarte aldaera nagusitzen da.[1]
1961 arte Arluzea udalerriaren zati eta herriburu, 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoaren barnean kokatu zuten azken urte horretan Bernedora pasa arte.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urarteko biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elizak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko eliza nagusia Asuntzioarena da, jatorriz XIII. mendekoa, eta bestela Larrauriko ama birjinaren baseliza herriko kanpoaldean dugu, iparraldean.
Kobak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markizen bezala, Urarten ere Erdi Aroko hainbat kobazulo artifizial daude, eremutar jatorrizkoak eta grabatu ugarirekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Urarte - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-29).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Bernedoko herriak udaleko webgunean
| Bernedoko herriak | ||
|---|---|---|
|
Angostina • Arluzea • Bernedo • Berrozi • Durruma Kanpezu • Izartza • Kinta • Markiz • Navarrete • Okina • Urarte • Urturi • Villafría | ||

