Urashima Tarō
Itxura
| Urashima Tarō | |
|---|---|
| Ezaugarriak |
Urashima Tarō (japonieraz: 浦島 太郎) Japoniako folkloreeko kondaira herrikoi bateko protagonista da. Ipuin hau denbora bidaien adibide antzinakoenetako bat bezala jotzen da.
Urashima Tarō japoniar arrantzale apal bat da, behinola dordoka bat salbatu eta itsaspean dagoen Jainko Herensuaren Jauregia edo Ryūgū-jō delakoa bisitatzeko aukerarekin saritua izango da.
Jainko Herensugearen alabaren senargaia bilakatzean bertan hiru urtez biziko da, baina bere herrixkara itzultzean 348 urte igaro direla jabetuko da, Urashima arrantzatzera 477. urtean itsasoratu eta 825. urtean itzuli baita.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Japonieraz) Shimozawa, Kiyoko. (1980). «Urashima setsuwa no hensen 浦島説話の変遷» Kokubun: kenkyū to kyōiku 4: 33..