Urbano VIII.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urbano VIII.a
Urbano VIII.a

1623eko abuztuak 6 – 1644ko uztailak 29
Aurrekoa Gregorio XV.a
Ondorengoa Inozentzio X.a
Jaiotzezko izena Alessandro Ludovisi

Jaiotza 1568ko apirilaren 5a
Florentzia, Florentziako dukerria
Heriotza 1644ko uztailaren 29a
Erroma, Aita Santuen Lurraldea
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Urbano VIII.a[1] (latinez: Urbanus VIII), jaiotzez Maffeo Barberini (Florentzia, 1568ko apirilaren 5a - Erroma, 1644ko uztailaren 29a), Eliza Katolikoko 235. aita santua izan zen, 1623 eta 1644 artean.

Jatorria eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maffeo Barberini florentziar familia noble batean sortu zen. Aita hil ondoren, amak Erromara bidali zuen, protonotario apostoliko kargua zuen osaba Francesco Barberiniren babespean. Jesuiten Collegio Romano-n ikasi ostean, 1589an zuzenbideko doktoregoa lortu zuen Pisako unibertsitatean[2].

Eliz karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromara itzuli ondoren, Aita Santuaren administrazioarentzat hasi zen lanean, laburtzaile apostoliko (latinez: abbreviator) eta Signatura Apostolikoko Auzitegi Gorenaren erreferendario gisa. 1592an, Klemente VIII.a aita santuak Fanoko gobernari izendatu zuen. 1601ean, Frantziara bidalia izan zen, Aita Santuaren ordezkari gisa, Henrike IV.a Frantziakoa eta Maria Medici errege-erreginei zorionak ematera, Luis semearen jaiotzagatik[2].

1604an Nazareteko artzapezpiku izendatua izan zen, eta 1604-1606 bitartean Parisera nuntzio apostolikoa izan zen. 1606ko irailaren 11n, Paulo V.a aita santuak kardinal presbitero izendatu zuen, eta 1608ko urriaren 17an Spoletoko artzapezpiku[2].

Aitasantualdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1623ko uztailaren 19an Gregorio XV.aren ondorengoa aukeratu behar zuen konklabea bildu zen. Kardinalen Kolegioa 66 kidez osaturik zegoen, baina 55ek bakarrik parte hartu zuten konklabean. Hau bi alderditan banaturik zegoen: espainiarra eta frantziarra. Azkenik, abuztuaren 6an Francesco Barberini hautatu zuten aita santu, 50 botorekin. Baina Erroman zabaldurik zegoen malaria izurritearen ondorioz, irailaren 29 arte ez zuten koroatu.

Agintean egon zen garaian Inkisizioak Galileo kondenatu zuen (1633). 1643an, Cornelius Jansenen Augustinus lana kondenatu zuen. Urbinoko dukerria Aita Santuen agindupean jarri zuen. Poesiak idatzi zituen latinez (1640, Poemata)[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia, 129. araua: Aita santuen izenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0129.pdf .
  2. a b c   Ott, Michael T., Pope Urban VIII, The Catholic Encyclopedia. New York: Robert Appleton Company, newadvent.org, http://www.newadvent.org/cathen/15218b.htm. Noiz kontsultatua: 2015-10-28 .
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urbano VIII.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Gregorio XV.a
Aita santua
1623-1644
Ondorengoa
Inozentzio X.a