Urbasa-Andia natura parkea
Urbasa-Andia natura parkea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 52′ 34″ N, 2° 05′ 20″ W / 42.876°N,2.089°WKoordenatuak: 42° 52′ 34″ N, 2° 05′ 20″ W / 42.876°N,2.089°W |
Estatu burujabea | Espainia |
Lurraldea | Nafarroa Garaia |
Urbasa-Andia natura parkea Sakana hegoaldean eta Lizarrako merindadeko iparraldean kokatutako natura parkea da.
Guztira 21.408 hektareako azalera du, gehienez pagadiz eta mendiko larrez osatuta. 42º 35’ eta 42º 52’ ipar latitude eta 835 eta 1.492 metroko altuera artean dago, gailurra Beriain mendia izanik[1]. Mota askotako landaretza du. Mendilerro biak partzuergoak dira, jabea Nafarroako Foru Erkidegoa izanik.
Nafarroako Gobernuak 1997ko otsailaren 27an izendatu zuen natura parke[2][3].
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Natura parkea lau zatitan banatuta dago[1]:
- Urbasa: 11.399 ha.
- Andia: 4.700 ha.
- Limitazioak: 5.190 ha.
- Urederraren iturburuko natur erreserba: 119 ha.
Osatutako eremuak muga hauek ditu[3]:
- Iparraldeko muga: Urbasako eta Andiako mendien muga Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Ergoiena, Uharte Arakil, Irañeta eta Arakilgo udal mugapeekin.
- Ekialdeko muga: Andiako mendiaren muga Ollaran eta Goñibarko udal dermioekin.
- Hegoaldeko muga, ekialdetik mendebaldera: Urbasako eta Andiako mendien muga Gesalatz, Lezaun eta Abartzuzako udal dermioekin, non Urbasako mendiaren muga utzi eta Ameskoako Limitacionesen hegoaldeko mugari jarraitzen baitio, Ameskoabarren, Eulate, Aranaratxe eta Larraonako dermioekin muga eginez, Araba eta Nafarroa arteko muga administratiboraino. Parkean dauden mendiak hauek dira:
- Beriain (1.492 m)
- Amorro (1.349 m)
- Dulatnz (1.243 m)
- Peñablanca (1266 m)
- Beorzulo (1.228 m)
- Tontorraundi (1.203 m)
- Maiza(1.182 m)
- Otsaurk (1.171 m)
- Barbagain (1.153 m)
- Tunelgaña (1.146 m)
- Zoiolagana (1.141 m)
- Ollide (1.134 m)
- Etxaurte (1.025 m)
- Larregoiko (1.023m)
- Agileta (994 m)
- Tximista (945 m)
Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urbasako arroka gehienak Zenozoikoko kareharriak dira.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko batez besteko prezipitazioa 1.400 mm-koa da, baina 1800 mm-ra ailegatzen da leku euritsuenean. Bataz besteko tenperatura 10 °C[4], baina Beriain gailurrean 6 gradura jaisten da. Hilabeterik euritsuena Abendua da eta lehorrena Uztaila. Lurzorua, urtean berrogei bat egunez dago elurrez estalia, bataz beste.
Fauna babestua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parkea bi klima eremu handi ezberdinen mugan dago. Horregatik, espezie anitz bizi dira bertan. Guztira, laurogeita hamalau espezie hegazti, hogeita hamar espezie ugaztun eta hamazazpi espezie narrasti eta anfibio zenbatu dira parkean. Hauetatik, urtxintxa, azeria, basakatua, azkonarra, sai arrea, belatza edo lepazuria dira nabarmenenak. Desagertzeko zorian dauden bi espezie ere bizi dira parkean. Honako hauek dira:
- Idoietako fauna, tartean gailurretako uhandrea (Triturus alpestris).
- Ugatzak (Gypaetus barbatus).
Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parkea pago basoak estaltzen du. 12.000 ha baino gehiagoko eremuan daude pagoak. Horrez gain, basoan beste espezie batzuk daude, gorostia, ezkia eta astigarra bezalakoak. Landareen artean, basoan, hegoaldeko elorri zuri da nabarmenetariko. Basotik kanpo, lilipak dira nabarmenenak.
Monumentu natural diren bi zuhaitz ere badaude: Otsaportiloko hagina eta Limitazioko pagoa.
Gizaki aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parkean orain dela 100.000 urte bizi ziren gizakien aztarnak aurkitu dira. Dirudienez, ehizatik bizi ziren. Orain dela 7.000 urte abeltzaintza egiten hazi ziren lehenengoz. Hori gaur egun arte praktikatu da parkean. Trikuharriak aurkitu dira baita ere.
Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Edukiaren zati bat Espainiako lege batetik hartu da. Testua jabari publikoa da eta ez du copyrightik, Espainiako jabetza intelektualaren legeko 13. artikuluaren arabera (ikus Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22koa).
- ↑ a b Nafarroako Gobernua, ed. Parque Natural Urbasa-Andía. .
- ↑ 340/2001 Foru Dekretua, abenduaren 4koa, Urbasa eta Andia Mendiak erabili eta kudeatzeko Plan Zuzentzailea onesten duena
- ↑ a b 3/1997 Foru Legea, otsailaren 27koa, Urbasa eta Andiako Parke Naturalari buruzkoa
- ↑ Nafarroako Gobernua, ed. (PDF) Documento con datos del Parque Natural de Urbasa-Andía. Noiz kontsultatua: 2009-10-19.