Urbión

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urbión mendietako paraje bat.

Urbión[1] ("Picos de Urbión gaztelaniaz) Espainiako Iberiar sistemako mendilerro altuenetariko bat da. Errioxako Autonomia Erkidegoa, Soria eta Burgosko probintzien bilgunean zabaltzen da. Ebro eta Dueroko arroak banatzen ditu. Mendebaldera Neila mendilerroa eta ekialdera Cebollera mendilerroa zabaltzen dira. Iparraldera Demandako mendilerroa dago.

Tontorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2.000 metroko mailaren inguruan daude, Muela de Urbión (2.228 m) izanda tontorrik altuena. Glaziarrek modelatutakoak dira mendi hauek. Antzinako galaziar horien aztarnak dira Laguna de Urbión eta Laguna Negra laku ezagunak.

Duero[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duero ibaia mendi hauetan sortzen da, Duruelo de la Sierrako udalerrian, Soriako ipar-mendebaldean, 2.160 metroko altueran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-6 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urbión Aldatu lotura Wikidatan