Urbina Basabeko dorrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Urbina Basabeko dorrea
Urbina Basabeko dorrea 2.jpg
Dorrearen ikuspegia; kanpandorrea lehen planoan.
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Probintzia Araba
Arabako eskualdeakAñanako kuadrilla
UdalerriaKuartango
Arabako kontzejuakMarinda
HerriUrbina Basabe
Historia eta erabilera
Dorrearen atea.

Urbina Basabeko dorrea Arabako Kuartango udalerriko Urbina Basabe herrian dagoen dorretxe bat da. Kuartango Haranean Dorrea izenez ezagutzen da. Erdi Aroan eraiki zen eta denbora igaro ahala eraikin elijioso, gotorleku militar, administrazio eraikin eta egoitza funtzioak bete izan ditu.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina monasterioa eta dorretxe batez osatua zegoen. Monasterioa XII. mendearen amaieran García de Mendoza kondearen aginduz antzinagoko eraikin baten hondakinen gainean eraiki zen eta San Pedrori sagaratua zegoen, antzinagoko eraikin hori erromatar villa inperial bat izan zitekeen, zimenduetan topatuko aztarna hauei so eginik: erromatar jatorriko lurzoruak, zeramikak, pilotoiak eta hipokaustoko hagak, etab.

Gaur egungo kontserbazio egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraganean Arabako Foru Aldundiak zaharberritutako jabetza pribatuko eraikina da, gaur egun Kuartangoko Udalaren zerbitzu bat da eta Urbina Basabeko Enbor-Etxearen Adiskideen Elkarteak kudeatzen du.

Udalean edota aurrez hitzartutako bisiten bidez Andagosteko guduaren mezan dagoen interpretazio gunea nahiz Kuartangoko Haraneko ohitura eta ondarearen etnografia erakusketa bisita daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urbina Basabeko dorrearen historia. Kuartangoko Udalaren webgunea (Gaztelaniaz)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]