Urdaiazpiko egosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Urdaiazpiko egosia
Jambon blanc.jpg
Osagaiak Txerrikia

Urdaiazpiko egosia edo xingar egosia ur gazitan eta, gehienetan, ongailuekin egositako txerrikia da, atzeko hankekin egina. Urdaiazpiko hau osorik eta hezurgabe saltzen da, edo xerratan moztua.

Proteina kantitate handia du (%19[1])eta 100 gramoko 150-200 kcal inguru[1], baina gantz gutxi (% 3-5[1]). Gainera, aberatsa da sodio (% 0,8[1]), fosforo, burdina, zink eta B3-B6-B12 bitaminatan. Horregatik guztiagatik, dieta kontrolatuetan sarri erabiltzen da.

Espezialitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdaizapiko egosi mota ugari daude, prestatzeko era antzekoak dituztenak. Hauek dira ezagunenak:

  • Yorkeko urdaiazpikoa (York ham): 1860an Robert Burrow Atkinson izeneko harakinak horrela prestatzen zuen urdaizpikoa York hiriko Blossom Street zuen urdaitegian. Laster ospetsu bilakatu eta kanpotik zetozen bisitariek urdaiazpiko egosi Yorkeko erara eskatzeari ekion zioten.[2] Yorken Madeirako ardoaz egindako saltsan jaten dute.
  • Parisko urdaiazpikoa (jambon de Paris)
  • Italiako urdaiazpiko egosia (Prosciutto cotto)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d   Urdaiazpiko egosia edo York urdaiazpikoa, Berria, 2012-1-10, https://www.berria.eus/paperekoa/2540/037/002/2012-01-10/urdaiazpiko_egosia_edo_york_urdaiazpikoa.htm .
  2.   Webb, Andrew (2012), Food Britannia (1. argitaraldia), Random Books, 272. orrialdea, ISBN 1-84794623-2 .


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urdaiazpiko egosi Aldatu lotura Wikidatan