Edukira joan

Urdako tren istripua

Urdako tren istripua
Irudi
Mapa
Motatren-istripua
tren-talka
Honen izena daramaLos Yébenes eta Urda
Honen parte da2026ko Espainiako trenbide-istripuak
Data2026ko urriaren 28a (08:54 (en) Itzuli. UTC+01:00)
KokalekuLos Yébenes
Estatu burujabeEspainia
Koordenatuak39°25′40″N 3°49′05″W / 39.4278°N 3.8181°W / 39.4278; -3.8181
Erabiltzen d(it)uen elementua(k)ETR 1000 p642 Itzuli ILSA
AbiapuntuMadril-Puerta de Atocha-Almudena Grandes geltokia
HelmugaSevilla–Santa Justa
Erabiltzen d(it)uen elementua(k)AVE Class 103 p642 Itzuli Renfe Viajeros
AbiapuntuMadril-Puerta de Atocha-Almudena Grandes geltokia
HelmugaSevilla–Santa Justa
LineaMadril — Sevilla burdinbidea
Kausaatzealdeko talka
Pertsona hilak69
Pertsona zaurituak200
Nork ikertuaIndependent Authority for the Technical Investigation of Accidents and Incidents (en) Itzuli

Urdako tren istripua (Los Yébenesko tren istripua ere deitua) 2026ko urriaren 28an gertatu zen Urdan, Los Yébenes udalerrian, Toledoko probintzian (Espainia). Madril eta Sevilla arteko bidea egiten ari zen Renfeko AVE batek talka egin zuen bide eta noranzko berean zihoan ILSAren Iryo baten aurka, une horretan geldirik zegoena.[1][2]

XXI. mendean Espainian gertatutako bigarren tren istripu larriena da, 2013ko Santiago de Compostelako tren istripuaren ostean. Hilabete batzuk lehenago, herrialde berean, Adamuzko tren istripua gertatu zen urtarrilaren 18an, oso larria eta heriotza tasa handikoa ere bai.

Talka goizeko 8:53 eta 8:54 artean gertatu zen, 118. puntu kilometrikoan.[3] Estimatu zen AVE trenak 160-200 km/h-tan jo zuela atzetik Iryo trena, geldirik zegoena.[4] Istripuaren ondorioz, lau bagoi errailetik atera ziren, eta haietako bi burdinbideaz kanpora erori ziren lubetan (ezpondan) behera. Une horretan, 500 bidaiari zihoazen AVE trenean. Gutxienez, 68 pertsona hil ziren, eta 100dik gora zauritu, haietako asko larri.[1][2]

Istripuaren sorburuari dagokionez, luze gabe agertu ziren lehen hipotesiak, tren ibilaldiaren kontrolatzaileen arteko komunikazioak argitaratu baitziren. Lehendabizi, huts tekniko bat gertatu zen, LZB sistema bertan behera gelditzea, eta horri teknikariak gutxienez hiru giza akatsekin erantzun zion. Hala ere, zenbait eragilek arazo estrukturalak nabarmendu dituzte.[5]

Madrilgo Atocha kontrol zentroko teknikariak konboiak «martxa normalaz berrabiarazteko» agindu zien geldirik zeuden AVEko eta Iryo trenen gidariei. Alegia, abiadura handiaz. Hori egitea, ordea, debekatuta dago burdinbide protokoloetan.[5]

Erantzun anomaloen sekuentzia jarraituz, talka gertatu baino 5 minutu lehenago, Iryo treneko gidariak ohartarazi zion bera geldirik zegoela artean ere. Kontrol zentroko teknikariak, berriz, axolagabe erantzun zion “tira ba, ahal duzunean, eta arazorik baduzu, deitu”, jabetuz gabe bezala atzetik AVE trena abiada handian zetorrela.[5]

Testuinguru politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2026ko azaroaren 29an, hauteskundeak ziren egitekoak Espainian, eta, beraz, garraio istripua gertatzean, hauteskunde giroak areago mikaztu zuen eztabaida publikoa, Gobernua ataka estuan jarriz, bereziki Oscar Puente Garraioko ministroa.[6] Sanchez Espainiako gobernuburuak adierazi zuenez, «Espainiak ezin du ontzat hartu urtebetean baino gutxiagoan bi tren istripu jasatea» eta azkeneraino heltzea.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) País, El. (2026-10-28). «Última hora del accidente de trenes en Toledo, en directo | Al menos 64 muertos en el choque de trenes de alta velocidad en Urda» El País (kontsulta data: 2026-10-28).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2026-10-28). «Accidente de tren en Toledo, última hora en directo: al menos 64 muertos en un choque entre un AVE y un Iryo en Urda» elDiario.es (kontsulta data: 2026-10-28).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) Díez, Raúl Sánchez, Ainhoa. (2026-10-28). «Reconstrucción, minuto a minuto, del accidente entre el AVE y el Iryo» elDiario.es (kontsulta data: 2026-10-29).
  4. ↑ (Gaztelaniaz) Bolinches, Álvaro Celorio, Cristina G.. (2026-10-29). «El primer informe sobre el accidente de Urda estima que la colisión del AVE con el Iryo se produjo a "entre 160 y 200 km/h"» elDiario.es (kontsulta data: 2026-10-29).
  5. 1 2 3 (Gaztelaniaz) Díez, Arturo Puente, Raúl Sánchez, Ainhoa. (2026-10-28). «Una avería técnica y una cadena de errores humanos provocaron el fatal accidente de Urda» elDiario.es (kontsulta data: 2026-10-29).
  6. ↑ (Gaztelaniaz) «El accidente ferroviario de Urda rompe la campaña y pone entre las cuerdas al Gobierno con voces que piden la dimisión de Óscar Puente» LaSexta 2026-10-29 (kontsulta data: 2026-10-29).
  7. ↑ (Gaztelaniaz) Liñán, José M. Abad. (2026-10-28). «Pedro Sánchez promete llegar “hasta el final” para esclarecer el choque de trenes: “No es asumible para España sufrir dos dos accidentes ferroviarios el mismo año”» El País (kontsulta data: 2026-10-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]