Urdazubiko monasterioa

Koordenatuak: 43°16′N 1°30′W / 43.27°N 1.5°W / 43.27; -1.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urdazubiko monasterioa
Urdazubiko monasterioaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUrdazubi eta Nafarroa Garaia
Koordenatuak43°16′N 1°30′W / 43.27°N 1.5°W / 43.27; -1.5
Map
Arkitektura

Urdazubiko monasterioa edota San Salbatore monasterioa Nafarroako Urdazubi udalerrian dagoen monasterio bat da. Gaur egungo eraikinak errenazentista estiloa du.

Bertatik Baztango Done Jakue bidea igarotzen da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunean dago, Ugarana ibaiaren gainean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriaren data zehazterik ez badago ere, batzuen arabera XI. mendearen hasieran Antso III.a Gartzeitz Nagusia erregeak sortu omen zuen, bertan agustindarren kongregazio txiki batek erromesentzako ospitale bat eraiki zutelarik. Beste batzuen arabera, bere sorrera IX. mendean Antso II.a Gartzeitz Abarka erregearen eskutik legoke, horretarako presbiterioan dagoen Comes Sanctius M idazkian oinarrituz.

XII. eta XIII. mendeen artean ordena premontretarra bizi izan zen bertan, baina Erdi Arotik ez da deus ere gorde. Une gorena XVI. eta XVIII. mendeen artean izan zuen; garai hartakoak dira, hain zuzen ere, harri arrosak -Baztango harriaren eta harekin eraikitako eraikinen usadiozko kolorea- dituzten eraikinak.

Bi sute handi izan ziren monasterioan: bata, 1526an, Nafarroa Erresumaren konkistan herrialdeak bere independentzia galdu zuenean. Monasterioa 1609ko urtarrilean hasitako sorgin ehizen eta mugako tentsioen zurrunbiloaren erdigunean kokatu zen. 1793an, Frantziako Konbentzio Gerran, Frantziar Armadak eremua inbaditu eta monasterioa eta Urdazubi bera ere erre zituen. Azken sute horretan, monasterioko liburutegia suntsitu egin zuten, 9.000 liburutik gora biltzen zuena. Hori gertatu eta gero, 1806ean fraideek Gipuzkoako Loiolako Santutegian bilatu behar izan zuten.

Geroxeago, 1839an, Mendizabalen Desamortizazioa gertatu zen. Ordena premontretarrak behin betiko utzi zuen abadetxea, eta bertako tenplua parrokia-eliza bihurtu zen.

Garai bateko monasterioaren eliza eta klaustroa gorde dira. Barnealdean pintura eta eskultura garaikidearen bilduma iraunkor bat dago. Klaustroaren gainean monasterioaren museoa dago; han, ikus-entzunezko eta erakusketa-panelen bidez Urdazubiko historia erakusten da, baita Donejakue Bidearekin duen lotura eta monasterio gisa izandako iragana ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]