Urdineranzko lerrakuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Astronomian urdineranzko lerrakuntza (blueshif ingelesez) gorriranzko lerrakuntzaren alderantzizko fenomenoari deritzo, azken hau, gaur egungo astronomian garrantzitsuagoa izateagatik ezagunagoa den arren.

Fenomeno hau ikusleagana hurbiltzen den objektu batek igorritako maiztasuna, ikuslearen ikuspegitik espektruaren mutur urdinerantz mugitua dagoenean gertatzen da, hau da, bere maiztasuna handitua edo bere uhin luzera murriztua. Fenomeno honek modu berean eragiten dio ikusleagana, igorria izan dena baino maiztasun handiagoarekin iristen den uhin elektromagnetiko orori, eta, bere aurkakoarekin batera, Doppler efektua edo doppler desplazamenduaren zati da.

Gorriranzko lerrakuntza gehien ikusten dena den bitartean, astronomian urdineranzko lerrakuntzaren adibide gutxi batzuk baino ez daude.