Urdinezko emakumea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urdinezko emakumea
Lady in Blue'
Thomas Gainsborough - Portrait of a Lady in Blue - WGA8414.jpg
Jatorria
Sortzailea Thomas Gainsborough
Sorrera-urtea 1780
Jatorrizko izenburua Woman in Blue
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 63,5 zentimetro
Altuera 76,5 zentimetro
Genero artistikoa erretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Neguko Jauregia
Bilduma Hermitage museoa
Inbentarioa ГЭ-3509

Urdinezko emakumea (ingelesez,Lady in Blue), Thomas Gainsborough margolari ingelesak egin zuen erretratu ezagunetariko bat da. Olioa mihise gaineko lana da eta gaur egun San Petersburgoko Hermitage museoan ikus daiteke. Margolanean agertzen den emakumea Ingalaterrako garaiko edertasunaren prototipoa da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thomas Gainsborough bereziki ospetsua izan zen egin zituen erretratuengatik. Margolan hau Gainsborough Bath herrian egon zen garaian egin zuen, 1759tik 1774ra, edo, besteen iritziz, behintzat han hasi zuen. Urte haietan Antoon van Dyck margolariaren erretratuak aztertu zituen eta ikasitakoa bere lanean aplikatu zuen; horrela haren estudiora nobleak eta aberatsak erakarri zituen.

Margolanean bere izena ezagutzen ez dugun emakume gazte bat ikusten dugu. Margolariaren lanetan ohikoa den moduan, emakumea oso dotore jantzita agertzen da eta garaiko gustuaren araberakoa: azal zuria, masaila ukitu arrosaz... Ile orrazkera oso konplexua da eta sonbreiruren lumekin nahastu egiten da. Konplexutasun bera jazkeran ikusten dugu: transparentea den soineko baten gainean beste urdin kolorekoa ikusten da. Modu batez, erromantikoak izan daitezkeen ezaugarriak agertzen dira dagoeneko lan honetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egile Batzuk (2005). Museos del Mundo, Museos del Hermitage, San Petersburgo, 53.or. Planeta Agostini. ISBN 84-674-2001-4.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]