Edukira joan

Urdintxu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urdintxua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius caerulescens
Fr., 1838
BasionimoaAgaricus caerulescens

Urdintxua (Cortinarius caerulescens) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate gastronomiko oso kaskarrekoa, Cortinarius generoko gehienak bezala.

Sinonimoak: Urdintxoa, sare urdinubela, sare urdimorea.

Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, Mamitsua, hemisferikoa, gero ganbiletik zabaldu samarrekora. Ertz inkurbatua, zurixka eta ondoren morea. Azala bereizgarria, zetaduna eta likatsua denbora hezean; kolore urdin-biolazeokoa, eta koloregabetu egiten da tonu okreetan, batez ere erdian.

Orriak: Ertzerantz mehetuaz, adnatatik sinuadoetara, urdin-moreak eta gero marroi-herdoil kolorekoak.

Hanka: 8 - 12 x 1 - 2 (2,5) cm-koa, zilindrikoa, sendoa, betea, fibriloso-zetaduna, eta errezelaren hondarrekin eraztunaren eremuan, 4 cm arteko diametroko erraboil alboratuarekin, kolore zurixkakoa, baina ertza okre antzeko kolorekoa. Gortina zetaduna eta more zurbil kolorekoa.

Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka-urdinxka kolorekoa kapelan eta oinean eta krema-okrea erraboilean; irin usainekoa eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal bereko espeziekin nahas daiteke, hau da horietako bat: Cortinarius mairei, koniferoetan eta artadietan hazten dena.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere udazkenean hazten da, lurzoru basikoen basoetan, batez ere pagadietan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaia eta Japonia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014.). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 368 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 441 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 214 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. Cortinarius caerulescens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]