Edukira joan

Urdulizko geltokia

Koordenatuak: 43°22′44″N 2°57′31″W / 43.378829°N 2.958512°W / 43.378829; -2.958512
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°22′44″N 2°57′31″W / 43.378829°N 2.958512°W / 43.378829; -2.958512
Urduliz
Geltokiaren barrualdea.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Plentzia Bilboko metroaren 1. linea Sopela »
Kokapena
HelbideaAita Gotzon kalea, 35; 48610
UdalerriaUrduliz,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaURD
Gunea3. gunea
Irekiera1995ko azaroaren 11
2017ko apirilaren 10[1]
Itxiera2015eko apirilaren 2a[2]
Bidaiariak215.496 (2017)[3]
IrisgarriaGeltoki irisgarria
ZerbitzuakPertsonaldun txarteldegia
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi Bizikleta
Nasak1
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaBilboko metroaren 1. linea Etxebarri Plentzia
BizkaibusA2166  Uribe Kosta - EHU
A3531  Sopela - Mungia - Gatika
BestelakoakTaxi Taxi
Bizikleta Bizimeta

Urduliz Bilboko metroaren 1. lineari dagokion lurpeko geltokia da, izen bereko udalerriko Landa auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunean dago. Geltokia 1. linearen tren batzuen geltoki-buru da.

2015eko apirilaren 2an eta bi urtez zerbitzuz kanpo gelditu zen, geltoki parean zegoen pasonibela kendu eta geltokia lurperatzeko lanen ondorioz.[4] 2017ko apirilaren 10ean Urduliz - Plentzia tartea berrireki zen, Urdulizen egindako lanak amaitu ondoren.[1] Hala, Bilboko metro sareko azken pasonibela ezabatu zen.[5]

  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Taxi Bizikleta Sarbide irisgarria Aita Gotzon kalea, 35

Geltokiaren kanpoaldean Bizimeta bizikletak mailegatzeko zerbitzu publikoaren Landa izeneko mailegu puntua dago eta Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo autobus lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[6]

Urdulizko geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 1998-2017 (mila bidaiari)

2015eko apirilaren 2an Sopela-Plentzia tartea zerbitzuz kanpo utzi zen, Urdulizko pasonibela kendu eta geltokia lurperatzeko lanen ondorioz.

2017ko apirilaren 10ean Sopela-Plentzia tartea berrireki zen, Urdulizen egindako lanak amaitu ondoren.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Metro Bilbao. «Bus Sopela-Plentzia. Ordutegien aldaketa» (kontsulta data: 2017-07-20).
  2. Metro Bilbao. «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean» (kontsulta data: 2015-03-26).
  3. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (kontsulta data: 2018-09-21).
  4. Metro Bilbao. «Metro Bilbaok Ostegun Santuan, apirilak 2, hasita, trenen ordezko autobus zerbitzua eskainiko du Sopela eta Plentzia artean» (kontsulta data: 2015-03-26).
  5. (Gaztelaniaz) Deia. «El soterramiento del metro en Urduliz será realidad en 2016» (kontsulta data: 2014-10-25).
  6. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (kontsulta data: 2018-09-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]