Urea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urea
Identifikadoreak
CAS zenbakia 57-13-6 YesY
PubChem 1176
ChemSpider 1143 YesY
UNII 8W8T17847W YesY
KEGG D00023 YesY
ChEMBL CHEMBL985 YesY
RTECS zbka. YR6250000
Propietateak
Formula molekularra CH4N2O
Masa molarra 60.06 g mol−1
Itxura Txuri solidoa
Dentsitatea 1.32 g/cm3
Fusio puntua

133–135 Â°C

Disolbagarritasuna uretan 51,8 g/100 ml (20 Â°C)
71,7 g/100 ml (60 Â°C)
95,0 g/100 ml (120 Â°C)
Basikotasuna (pKb) pKBH+ = 0.18<
Egitura
Dipolo momentua 4.56 D
Arriskuak
MSDS JT Baker
EU Indizea Ez-zerrendtua
Flash puntua Ez sukoia
Harremana duten konposatuak
Harremana duten ureak Tiourea
Hidroxikarbamida
Harremana duten konposatuak Karbamide peroxido
Urea fosfato
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Urea CO(NH2)2 formula duen konposatu kimiko organikoa da, koloregabea, uretan eta alkoholean disolbagarria dena. Ugaztunen gernuan dago (giza gernuak 20 gramo/litroko urea du). Odolean eta linfan kopuru askoz txikiagoan ere agertzen da.

1828.urtean urearen sintesia laborategian lortu zuen Friedrich Wohler kimikari alemaniarrak. Urea izan zen modu artifizialean sintetizatutako lehenengo molekula organikoa. Gaur egun, urea lortzen da amoniako eta karbono dioxido erabiliz tenperatura altuetan (200º C).

Urea Synthesis Woehler.png


Urea giza zein ugaztunen proteinen katabolismoaren produktua da. Gibelean sortu, giltzurrunetan iragazi eta gernuaren bidez kanporatzen da. Janarien bitartez hartutako nitrogenoa da katabolizatzen dena: proteinen amoniakoaren pilaketa toxikoa da, eta iraitzi behar da. Gibelean gertatzen den urearen zikloaren bitartez aminoazidoen amoniakoa karbono dioxidoarekin konbinatzen da urea sortzeko, ATP gastatuz. Beste animalia batzuek (hegaztiek, adibidez) proteinen amoniakoa ez dute urea moduan iraizten, azido uriko moduan baizik.

Giltzurrun-gutxiegitasunak urearen kontzentrazioa odolean areagotzen du, uremia bat agertuz.

Ureak erabilera industrialak ditu: plastikoak egiteko, adibidez. Nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzen da ere, ongarrien eta pentsuen osaketan parte hartzen baitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]