Uremia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uremia
Sailkapena eta kanpo baliabideak
Urea.png
Urea
GNS-10 N19, R39.2
GNS-9 585-586, 788.9
DiseasesDB 26060
eMedicine med/2341
MeSH D014511

Uremia urearen odol-maila altuak eragiten duen gaixotasun larria da, giltzurrun-gutxiegitasun baten ondorioz agertu ohi dena. Giltzurrunen jarduera okertzen denean giltzurrunek ez dute urea xurgatzen, hau ez da gernuarekin kanporatzen eta odolean pilatzen da. Pilaketa horrek heriotzaraino eraman dezake gaixoa.

Uremiaren ondorioz agertzen diren sintomen artean buruko mina, goragaleak, okadak, hipotermia eta hipotentsioa, anemia, buru-nahasketa, letargia eta koma aipa daitezke.

Giltzurrun-gutxiegitasuna uremiaren kausa nagusia izan arren, beste faktore batzuek ere uremia eragin dezakete: proteina asko duen dieta bat jarraitzea, odoljario gastrointestinalak, deshidratazioa, hainbat botika hartzea, pielonefritisa, etab.

Giltzurrun-gutxiegitasunari aurre eginez (dialisia, giltzurrun-transplantea...) tratatzen da uremia.