Urepel (abestia)
Urepel (abestia) | |
---|---|
Gatiburen musika-lana | |
Egilea(k) | Gatibu |
Argitaratze-data | 2002 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara eta bizkaiera |
Diskoetxea | Oihuka eta Baga Biga |
Tonoa | la sostenitu minor |
Deskribapena | |
Honen parte da | Zoramena (albuma) Zuzenean bizitzeko gogoa (albuma) |
Hitzak | Gatibu |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gatibu |
Urepel Gatibu taldearen abestia da. 2002an Ohiuka diskoetxearekin argitaratutako Zoramenak albumean plazaratu zuten. Hitzak ere taldearenak dira.[1] Abestia la# minor tonalitatean dago.
Taldearen abesti ezagunenetariko bat da, eta ia kontzertu guztietan jotzen dute.[2]
-
"Berdez, mendixek"
-
Urepeleko kanpandorrea
Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean berriro grabatu zuten Zuzenean bizitzeko gogoa izeneko albumean Baga-Biga diskoetxearekin.[3]
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urepel (edo Urepele[4]) Nafarroa Behereko herria da. Donibane Garazi hiriburutik 29 kilometrora dago, Pirineoko Adi (1.450 m) mendiaren magalean. Urepelekoa zen Xalbador bertsolaria.
Urepele herriari egindako kanta da hau. Mendiko ur hotz-hotzak diren tokian Urepele herriko urak "ur epel" direla iradokitzen du abestiak: 'Haixe hotza zara zu / Ur hotz, hotza zara zu / Ur hotzetan "Urepel" / Ur hotzetan Urepel'.
Hau da abestiaren hasiera:[5]
Txoko txiki bat zara edur artien lotan zagoz, lasaitasunien. Zuri mendi partie zuriz kaliek etxe bittartietan, ipar haixie. Ixilik dago dana ixilik plaza ixilik urrunien kanpandorrie. Kanpoan hotz egiten deu sutondoetan sartunde kantu zaharren artien joatzu bizixe. Haixe hotza zara zu ur hotz, hotza zara zu ur hotzetan Urepel ur hotzetan Urepel [...] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zoramena» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).
- ↑ «Gatibuk musika utziko du, 25 urteko ibilbidearen ostean» EITB 2024-09-18 (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).
- ↑ «Zuzenean bizitzeko gogoa» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).
- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Gatibu. (2002). «Urepel - Hitzak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).