Edukira joan

Uretako landare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igebelarrak
Aldrovanda besikulosoa, uretako landare haragijale baten antzekoa

Uretako landareak , ingurune urtarretan edo hezetasun handiko eremuetan bizirauteko egokitu diren landareak dira. Makrofitak edo hidrofitoak ere esaten zaie. Uretako landareak uraren gainean edo barruan hazten dira, eta urperatu, azaleratu edo flotatu egin daitezke.[1][2] Landare mota hauek, oro har, ur gezako inguruneetan bizi dira, aintzirak, ibaiak edo urmaelak kasu, baina ur gaziko inguruneetan ere aurki ditzakegu. Mangladiak, eskualde tropikaletan, ur gezaren bokaletik gertu dagoen marearteko eremuan dauden gatz kontzentrazio altuari eusten dioten sustraiak dituzten zuhaitzek osatzen dituzte.[1]

Landare urtarrak ekosistemen osasunaren bioadierazle onak dira, uretan gertatzen diren aldaketa fisiko eta kimikoekiko sentikorrak baitira. Espezie jakin batzuk egoteak edo ez egoteak espezie horiek dauden habitataren kalitatearen berri ematen digu.[2]

Ingurune oso hezeetara edo ur-inguruneetara egokitutako landareak dira, hala nola aintzira, urmael, putzu, estuario, urtegi, ibai ertz, delta edo itsas aintziretara. Landare horiei makrofito ere esaten zaie, algen taldeetatik bereizteko, eta briofitoak zein landare baskular pteridofitoak (iratzeak) eta landare loredunak (Monokotiledoneoen eta Dikotiledoneoen zenbait familia) taldeetakoak izan daitezke. Ur-ingurunearekiko egokitzapena aldakorra da. Landare talde ezberdinak aurki daitezke: batzuk erabat urperatuak, beste batzuk, ugarienak, partzialki urperatuak edo hosto flotatzaileak dituztenak.

Espezie horiek, oro har, uretako bizimodura egokituta daude, bai alderdi begetatiboari dagokionez, bai ugalketari dagokionez.

Ur tantak azer-buztanean

Askotariko ingurunetan egon daitezke: ur geza, ur gazia edo geza, ur gutxi-asko geldituak, tenperatura altuagoak... Aintzirak, urmaelak, putzuak, urtegiak, ibai ertzak, deltak, estuarioak edo itsas aintzirak izan daitezke. Uretako landareak landare-elkarte jakinen jatorrian daude.

Landare intsektujaleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landareen mota hauen artean ere badago landare intsektujale mota bat, Aldrovanda vesiculosa izenekoa, eta haren habitata, batez ere, ur azidozko putzuak dira.

Bestelako landareak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-landareei klima idorretara egokitutako landare xerofitoak kontrajartzen zaizkie, ia urik ez dagoen lurretan hazten direnak. Era berean, landare mesofitoei kontrajartzen zaie partzialki, hots, bitarteko inguruneetara egokitutako landareei, ur gehiegi eduki ezin duen baina ur gutxirekin ere biziraun ezin duen giroan bizi direnei, hots, guk ezagutzen ditugun landare gehienak.

Lemna gibba

Uretako hainbat landare mota daude, eta adibidez, hirutan sailka daitezke: Ur gaineko landareak, ur azpikoak eta azaleratzen direnak (helofitoak; landare zingiratarrak). Ur gainekoak hostoak uraren gainazalean dituzte eta sustraiak gainazaletik zintzilik (Flotatzaile askeak dira). Urpeko landareak bizi diren uraren hondoan sortzen den sedimentuan sustraituta egon daitezke edo ez, eta hostoak ez dira azalera ateratzen. Ur azaleraren gainetik azaleratzen diren landareak edo landare zingiratarrak hondoan ainguratuta daude, baina zurtoinak, hostoak eta sarritan, loreak uretatik kanpo mantentzen dituzte.

Ur gaineko landareak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eleocharis palustris

Ur-masatan duen papera funtsezkoa da, hainbat arrazoi direla medio; izan ere, ur-masan itzala ematen dute eta kutsatzaileak eta gehiegizko mantenugaiak erauzten dituzte. Haize eta korronteen menpe bizi dira, baina substratura ainguratu gabe Lemna generoa, Lemna minor dilista itxura duena, iturrietako batzuetan ikus daiteke. Hauetako beste landare bat Cerathophyllum demersum da.

Landare flotatzaile errodunak (Ur gaineko errodunak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Juncus sp.

Ur-masan itzala eman eta ura oxigenatzen du, eta, talde honen barruan, nenufar deigarri eta ezagunak daude. Nenufar batzuk hauek dira: Iberiar penintsulako espezie autoktonoak diren nenufar horia eta nenufar zuria.[2] Ohikoak dira ur geldoetan edo ur-korronte moteletan. Landare hauetako batzuek heterofilia dute: urperatutako hostoak, flotagarriak eta forma desberdinarekin azaleratutakoak.[3]

Landare zingiratarrak edo helofitoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, sustraiak uraren barruan edo itsasertzetik oso hurbil mantentzen dituzte, baina landarearen gainerakoa azaleratuta dago. Landarerik ohikoenak dira eta altuera handienak dituzte, batzuetan oso handiak. Hautakoak dira, adibidez, ihi espezieak, hala nola Scirpoides holoschoenus, Juncus striatus, etab., Eleocharis palustris, Mentha cervina, Lytrhum, etab.[2]

Euskal Herrikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian dauden uretako eta hezeguneetako lndafre batzuk hauek dira: Ur-menda (Mentha akatikoa), Lili horia (Iris pseudacorus), azeri-buztana (Equisetum arvense) eta nenufar zuria (Nymphaea alba)[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) xardinsenra. (2022-06-30). «Tipos de plantas acuáticas y su clasificación» xardinsenra (kontsulta data: 2025-11-25).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) «Plantas Acuáticas» Jardín Botánico de Córdoba (kontsulta data: 2025-11-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Tema 3: Hidrófitas e Higrófitas» www.biologia.edu.ar (kontsulta data: 2025-11-26).
  4. «URETAKO ETA HEZEGUNEETAKO LANDAREAK» Euskalandare.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]