Edukira joan

Uretan iratotze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uretan iratotze
itotzea eta heriotza zigorra

Uretan iratotzea heriotza zigorra betearazteko metodoa da, historian eta kultura ugaritan antzinatik dokumentatua dagoena.

Erdi Aroko Europan uretan iratotzea heriotza zigorra ezartzeko modu arruntena izan zen (urkatze, poena cullei, zintzurra ebakitze eta gezi jaurtitzearekin batera). Hau horrela izan zen Gaztelako Erresuman ere, eta horrenbestez Hego Euskal Herriko hainbat probintziatan.[1]

Modurik sinpleena presoa lotzea eta uretara botatzean datza, haga edo sardeekin urpean mantenduz bertan ito arte. Hau urmael edo ibai batean egin zitekeen, edo apropos eraikitako iratotze putzuetan.

Hainbat aldaera zeuden:

  • Uretan sartu aurretik, kondenatua zaku batean sartzea eta jostea (poena cullei).
  • Presoak metalezko kaiola astun batean sartuta urperatzea.

Veneziako Errepublikan, iratotzea ohiko exekuzio modua zen. Askotan epaitegian bertan burutzen zen, presoaren burua ur-ontzi batean sartuz,[2] baina bazterreko kanal sakonenak ere gorpuak hondoratzeko erabili ohi ziren.[3]

Marinelen artean, bistan denez, iratotze metodoak ugariagoak ziren, aldaera propioekin:

Erdi Aroan exekuzio metodo hau hain zen arrunta, dokumentuetako latin berantiarrean, necare aditza ("hiltzea", literalki) "uretan iratotzea"ren sinonimo bihurtu zela. Hain zuzen ere, latin arruntean kontzeptu biek bat egin zuten, Gregorio Toursekoaren idazkietan ikus daitekeen bezala (Uxorem ejus legato ad collum saxo in aqua negare rogavit), baita burgundiarren legean ere (si qua mulier maritum suum dimiserit, necetur in luto).[6]

Erresuma Batuan, uretan iratotzeko putzuak ongi dokumentatuak daude gutxienez XI. mendetik. Historikoki izen ezberdinak eman izan zaizkie: drowning pit, drowning pool, murder-pool, murder hole esate baterako. Dokumentuetan fossa terminoa ere aurki daiteke ("furca and fossa", "pit and gallows" formula legalekin batera)[7].

Frantzian, exekuzio mota honi supplice de l'eau, nier edo noyer (noyade) esan izan zaio[8] (azken hau necare latindarretik zuzenean eratorria). [6]

Lope Gartzea Salazar kronistaren Istoria de las bienandanças e fortunas idazlanean leinuen gerretako hainbat pasarteren arabera, exekuzio mota hau ohikoa zen Hego Euskal Herrian, empozamiento izenarekin.[9]

Justizia feudalean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nurembergeko Kronika (Hartmann Schedel, 1440-1514)

Eskoziaren adibidea argigarria da, eta Europako beste hainbat eskualdetan aplika daiteke. Garai feudalean, kondenatuak exekutatzea tokiko jaun baruen justizia eskumenen artean zegoen. Eskumen horiek aitortzeko formula literala honakoa zen ingelesez: pit and gallows, sake and soke, toll and team, infangthief and outfangthief ("putzua, urkamendia, jurisdikzioa, bidesaria, epaitzea, lapur ehiza").[10]

XII. mendean sistema feudala sartzearekin batera, zeltiar garaiko lurrak Eskoziako erregeren jabetzara pasatu ziren, eta jabetza horietako batzuk liberam baroniam ("baroitza askea") bihurtu ziren, aipatu justizia eskumenekin (with pit and gallows). Iratotze putzuak 1057an legeztatu ziren, Malcolm Canmore erregeak Forfarren bildutako parlamentuan: zehazki, baru bakoitzari putzu bat zulatzea agindu zitzaion, emakumeak bertan iratotzeko.[11]

Joan Lurgabearen erregetzan (1199-1216), Londresko Baynard gazteluaren jabeak gaizkileak epaitzeko ahalmena zuen, haren oinordekoek luzaroan mantendu zituztenak. Haien artean zegoen euren jurisdikzioan harrapatutako traidoreak Tamesis ibaian iratotzea.

Heriotzez zigortzeko eskumen honek 1747ra arte iraun zuen Eskozian, lege aldaketa batzuekin baru eta sheriffei kendu zitzaien arte. Halere, ordurako aspaldi ez zen erabiltzen; azken okasioa 1685ean izan zela uste da, XVII. mende amaierako erlijio gerretan Wigtownen bi emakume irato zituztenean.[12]

"Ezkontza errepublikar" erako exekuzioa, Nantesen.

Iratotze zigorrean, urak berezko paper sinbolikoa jokatzen la uste da, eragin garbitzailea egozten zitzaionez.[13]

Emakumezkoentzat erabilitakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratotzea, oro har, emakumeentzat gordetzen zen, heriotza zigor leunena zelakoan; Otomandar Inperioan, haremetako emakume infidelak Bosforora jaurtitzen ziren, harri bat lepoan lotuta.[13] Halere batzuetan gizonezkoentzat ere erabili zen, mesede gisa. 1526an lapurreta eta sakrilegioagatik kondenatutako gizon batek "erreginaren grazia berezi" bezala jaso zuen exekuzio mota hau; eta 1611n arkume bat lapurtu zuen gizon bat Edinburghen irato zuten.[12]

Odol isurketa ekiditea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura askotan, erregeen odola isurtzearen aurkako tabuak daude eta, horrekin lotuta, errege familiako kideei heriotz-zigorra ezartzean, iratotzea erabili izan da odolik isur ez dadin. Kanbodian esate baterako, horrela zen.[14] Felix Carey misiolariaren arabera (Burman 1806–1812 artean izan zena), "eskuak eta oinak lotzen zaizkio; zaku gorri batean bildu eta josten da; batzuetan, hau kupel bezalako batean sartuz; horrela, behar bezalako zamarekin, gatibua urperatzen da. Errege odola isurtzea bekatutzat hartzen delako egiten da hori".[15]

Batzuetan, odola isurtzeko debekua errespetu handiko beste familietara hedatu izan da.[16] Pattaniko Sultanerri zaharrean (gaur egungo Thailandiako hegoaldean), Tuk Mir matxinatua itsasoan iratoz exekutatu zuten, bere Syed izaerarengatik (Mahomaren ondorengo zuzena zela, alegia).[17]

Euskal Herrian, Erdi Aroko leinu gerretako kroniketan sarri agertzen den zigorra da (empozamiento), eta maila altuko jendea hilarazteko modu ohoragarria zen: "se condenó a Guevara y á todos los señores de las casas del linaje que le acompañaron a ser empozados y á todos los demás hidalgos á la pena de horca, y el resto que no fuesen de esta calidad á la pérdida de la mitad de sus bienes y de sus oficios, pudiendo los parientes de Butrón y los suyos, hasta el cuarto grado, matar á sus enemigos sin pena alguna" (1448, Arrasateko sutearen harira).[18] Oro Har, Hego Euskal Herriko Ermandade Santuek ere bi heriotz-zigor mota hauek argi bereizten zituzten: uretan iratotzea kapareendako, eta urkatzea herritar xeheendako.[1]

Otomandar Inperioan, garai batean, aukeratutako sultanaren anai guztiak hilarazi ohi ziren oinordekotza liskarrak ekiditeko; exekuzio hauek iratoz egiten ziren, haien odolik isur ez zedin.[19]

Erregeren odola isuri nahi ez hau Afrikako kultura batzuen ohituren artean ere mantendu izan da. "The Golden Bough" liburuan, James Frazerrek Ashanti herrian aipatzen du (egungo Ghanan eta Boli Kostan), baita Dahomeyko erresuman ere (egungo Beninen). Erret exekuzio hauek zenbait aldaera zituzten, hala nola gosez hilaraztea edota erretzea, odol isurtzeak saihesteko bide bezala.[20]

Menderik mende

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halere, historian zehar sinbologia aldatu izan da, eta ezberdina da munduan zehar. Esate baterako:

Lekukotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Portugalete bezalako itsas herrietan, iratotze bidezko exekuzioak ibai ertzean egin ohi ziren.

Euskal Herri inguruan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lope Gartzea Salazar kronistak leinuen gerretako hainbat iratotze jasotzen ditu Istoria de las bienandanças e fortunas idazlanean, hala nola: 1427an Gernika-Lumon, 1430ean Sodupen, 1445ean Solorgako zubian (Meruelo), 1445ean Deustuan, 1450ean Portugaleten eta Cerecedan, 1454ean San Martín ibaiean, eta 1469an Bilboko San Antongo zubian.[1]
  • 1448an, Arrasateko sutearen ostean, Joanes II, Gaztelako erregearen ordezkariek ezarritako zigorretan, 300 leinu-buruzagi baino gehiago[21] irato zituzten; maila gutxiagoko kapareak, berriz, urkatu; gainontzeko guztiak, ondasunak galtzera kondenatu zituzten, haien lintxamendua baimenduz.
  • 1457an, Henrike IV.a Gaztelakoa Bilbon zela, San Antongo zubian praktikatutako iratotze baten lekuko izan zen.[22]
  • 1458an, Aguraingo alkateak herriko bi gizon kondenatu zituen, beste bat bahitu izanagatik , esanez «que donde quier que los tomaren que les aten pies e manos con buenas cuerdas e les aten sendos cantos grandes a los pescueços e los echen a un poso de agoa por manera que esten so la dicha agua e los no saquen desde fasta en tanto que mueran naturalmente».[1]
  • 1477an Urduña, Orozko, Laudio eta Balmasedako 45 lagunen heriotz zigorra agindu zen, erregearen eta Ermandade Santuaren aurka matxinatzeagatik. Kapareei eskuak eta oinak ebaki zizkieten, gero uretan iratotzeko.[23]
  • 1494an, Gasteizen, erailketa bat zigortzeko erabili zen. Kondenatua atzeman ezin izan zutenez, epaile lana eginiko alkateak hildakoen senideei eskumena eman zien atxilotzeko eta exekutatzeko, hilarazteko bidea iratotzea izan beharko zela zehaztuz: «el dicho Juan Martines de Aloria alcalde dio en el sentençia dyfinitiva en que fallo que en rrebeldia devia condenar e condenava al dicho Juan de Vergara en pena de muerte natural e que podiendo ser avido muriese muerto de agua atadas las manos atrás e vn dogal al pescueço e colgando vn canto e atado del dicho dogal a la ley e forma que dezia de vayna? fuese echado en vn pozo de agua linpia e muriese alli naturalmente».[1]

Gainontzeko lekuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1476an Karlos Izukaitzak Grandson hirian agindutako iratotze masiboa
  • XVIII. mende hasieran, Lorrenan, abortatzen zuten emakumezkoak iratotzera kondenatu, eta zubitik behera jaurtitzen zituzten.[13]
  • 1730ean, Herbeheretan homosexualtasunaren aurkako errepresio kanpaina handia egin zen. Prozesu horretan ehunka pertsona hiltzera kondenatu zituzten, asko iratota.[38]
  • 1734an, Saxonian, haurra hil zuen emakume batek heriotz kondena jaso zuen; poena cullei modalitatea aplikatu zioten.[24]
  • 1746 inguruan, Cassilliseko kondeak Carricken egin zuen azken auzi-bileran, Craigenreach herriko MacKillup familiako kideak urkatu zituzten, auzokide bat hiltzeagatik. Gero haien gorpuzkiak "to the common murder hole of the Bailiery at Craigenreach" bota zituzten.
  • Errusian praktika XVIII. mendearen hasieran indargabetu zen.[35]
  • Islandian azken itomen judiziala 1776an praktikatu zen.

Iraungitzea eta berragerpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, iratotze bidezko exekuzioak arruntak izan ziren XVI. mendera arte.

1580an Nurembergen, Franz Schmidt borreroak (1573tik 1617ra bere ibilbide profesionalaren gaineko egunkari bat utzi zuena), iratotzeen kontrako aldarria egin zuen, agintariei eskatuz urkatze edo lepoa ebakitze sistemak lehenesteko.[48]

XVII. mendetik aurrera iratotzea nabarmen urritu zen Europan, eta XVIII. mendeko kasuak banakakoak dira; hurrengo mendeetako exekuzio-metodo ofizial gisa guztiz baztertu zen.[24]

XXI. mendean, iratotze bidezko exekuzioen gorakada gertatu da Estatu Islamikoa talde armatuaren eskutik.[47]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Bazán Díaz, Iñaki. (2007). «La pena de muerte en la Corona de Castilla en la Edad Media» Clío & Crímen: Revista del Centro de Historia del Crimen de Durango (4): 306–352. ISSN 1698-4374. (kontsulta data: 2026-05-23).
  2. ↑ Schmidt, Eberhard. (1936-08-01). «Rudolf His, Das Strafrecht des deutschen Mittelalters II» Zeitschrift der Savigny-Stiftung für Rechtsgeschichte. Germanistische Abteilung 56 (1): 623–637.  doi:10.7767/zrgga.1936.56.1.623. ISSN 2304-4861. (kontsulta data: 2026-05-21).
  3. ↑ (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. «1618: ¿Conjuración de los españoles contra Venecia o Venecia contra los españoles? Sarpi frente a Quevedo y Monod / Andrée Mansau | Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes» www.cervantesvirtual.com (kontsulta data: 2026-05-26).
  4. ↑ (Ingelesez) «execution» The Reformation (kontsulta data: 2026-05-22).
  5. ↑ Kelley, J. D. Jerrold. (1897). The ship's company and other sea people. Harper & brothers (kontsulta data: 2026-05-22).
  6. 1 2 3 4 5 (Frantsesez) Moulinier, Laurence. (2007). La noyade et son appréhension au Moyen Age : un aperçu des questions soulevées par certains " corps flottants ". Paris, Creaphis, 35 or. (kontsulta data: 2026-05-26).
  7. ↑ Train, Joseph (1844). The Dule Tree of Cassillis. The Ayrshire Wreath MDCCCXLIV. Kilmarnock : R. Crawford & Son.
  8. ↑ (Frantsesez) noyade-criminalistique. «LA NOYADE MODE D'EXECUTION» NOYADE - CRIMINALISTIQUE & PREVENTION (kontsulta data: 2026-05-26).
  9. ↑ (Gaztelaniaz) Goicoechea, Estanislao Jaime Labayru y; Herrán, Fermín. (1975). Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru. La Gran Enciclopedia Vasca ISBN 978-84-248-0222-6. (kontsulta data: 2026-05-26).
  10. ↑ Baronies & Regalities. Accessed: 2009/12/02. .
  11. ↑ Train, Joseph (1844). The Dule Tree of Cassillis. The Ayrshire Wreath MDCCCXLIV. Kilmarnock : R. Crawford & Son.
  12. 1 2 (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica/Drowning and Life Saving - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (kontsulta data: 2026-05-25).
  13. 1 2 3 4 (Frantsesez) noyade-criminalistique. «LA NOYADE MODE D'EXECUTION» NOYADE - CRIMINALISTIQUE & PREVENTION (kontsulta data: 2026-05-26).
  14. ↑ Jacobsen, Trudy. (2008). Lost goddesses: the denial of female power in cambodian history. NIAS Press ISBN 978-87-7694-001-0. (kontsulta data: 2026-05-21).
  15. ↑ (Ingelesez) The baptist Magazine. 1815 (kontsulta data: 2026-05-21).
  16. ↑ Bazan, Iñaki. "Sy fuere villano que le enforquen por ello e sy fuere fijodalgo que le enposen fasta que muera. La pena de muerte en la legislación vasca medieval", El discurso legal ante la muerte durante la Edad Media en el nordeste peninsular, UPV/EHU, Bilbao, 2006, pp. 291-424. (kontsulta data: 2026-05-22).
  17. ↑ Falarti, Maziar Mozaffari. (2013). Malay kingship in Kedah: religion, trade, and society. Lexington Books ISBN 978-0-7391-6842-4. (kontsulta data: 2026-05-21).
  18. ↑ (Gaztelaniaz) Goicoechea, Estanislao Jaime Labayru y; Herrán, Fermín. (1975). Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru. La Gran Enciclopedia Vasca ISBN 978-84-248-0222-6. (kontsulta data: 2026-05-22).
  19. ↑ Feldman, Ruth Tenzer. (2008). The fall of Constantinople. Minneapolis, MN : Twenty-First Century Books ISBN 978-0-8225-5918-4. (kontsulta data: 2026-05-21).
  20. ↑ Frazer, James George. (1911). The Golden Bough: Volume 3: Taboo and the Perils of the Soul. (3rd ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 978-1-108-04732-6. (kontsulta data: 2026-05-21).
  21. ↑ Mendieta, Francisco de. (1919). «Quarta parte de los Annales de Vizcaya que Francisco de Mendieta, vecino de Vilbao, recopiló por mandado del Señorío» Euskal-Erria : revista bascongada San Sebastián.[Betiko hautsitako esteka]
  22. ↑ (Gaztelaniaz) Actualizado, Publicada ·. (2018-02-15). EL BILBAO DEL SIGLO XIX-PRIMERA PARTE – Olabeaga.org. (kontsulta data: 2026-05-27).
  23. ↑ Bazán Díaz, Iñaki. (2001). «La civilización vasca medieval: vida(s) contidiana(s), mentalidad(es) y cultura(s)» Revista internacional de los estudios vascos = Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria = Revue internationale des ètudes basques = International journal on Basque studies, RIEV 46 (1): 105–201. ISSN 0212-7016. (kontsulta data: 2026-05-27).
  24. 1 2 3 4 Evelyn Observer. (1901). EXECUTION BY DROWNING. A MILD FORM OF DEATH.. Evelyn Observer, 3 or..
  25. ↑ Vorágine, Santiago de la. (1282). Leyenda áurea. Alianza Forma.
  26. ↑ (Gaztelaniaz) Prensa, A. C. I.. «Hoy la Iglesia conmemora a San Florián mártir, patrono de los bomberos» ACI Prensa (kontsulta data: 2026-05-21).
  27. ↑ Erkoreka Barrena, Anton. (2006). «"A furore normanorum, libera nos Domine": previkingos y vikingos asolando la costa vasca (siglos V-X)» Itsas memoria: revista de estudios marítimos del País Vasco (5): 15–31. ISSN 1136-4963. (kontsulta data: 2026-05-27).
  28. ↑ Xiong, Victor Cunrui. (2009). Historical dictionary of medieval China. the Scarecrow press ISBN 978-0-8108-6053-7. (kontsulta data: 2026-05-22).
  29. ↑ «Richard III: Entire Play» shakespeare.mit.edu (kontsulta data: 2026-05-26).
  30. ↑ (Alemanez) Winterbach, Johann David Wilhelm von. (1826). Geschichte der Stadt Rothenburg an der Tauber und ihres Gebietes: mit topographisch-statistischer Darstellung nach reichsstädtischer und bayerischer Verfassung. (kontsulta data: 2026-05-21).
  31. ↑ Vernhes Rappaz, Sonia. (2009). «La noyade judiciaire dans la République de Genève (1558-1619)» Crime, Histoire & Sociétés 13.
  32. ↑ Rublack, Ulinka. (1999). The crimes of women in early modern Germany. Clarendon Press ISBN 978-0-19-820637-8. (kontsulta data: 2026-05-21).
  33. ↑ (Alemanez) Battonn. (1861). Oertliche Beschreibung der Stadt Frankfurt am Main. Verlag des Vereins für Geschichte und Alterthumskunde (kontsulta data: 2026-05-21).
  34. ↑ (Alemanez) Chladenius, Carl Gottfried Theodor. (1788). Materialien zur Großenhayner Stadtchronik: davon der erste Theil die Beschreibung und Verfaßung und der zweete Theil die Jahrbegebenheiten der Stadt enthält, aus Archiven, Chroniken, Urkunden, Stadt- und Kirchenbüchern, Handschriften und andern Nachrichten zusammengetragen. mit Schuffenhauerschen Schriften (kontsulta data: 2026-05-21).
  35. 1 2 (Ingelesez) Chambers's Encyclopædia: A Dictionary of Universal Knowledge for the People. J. B. Lippincott & Company 1870 (kontsulta data: 2026-05-21).
  36. ↑ (Alemanez) Fritsch, Johann Heinrich. (1828). Geschichte des vormaligen Reichsstifts und der Stadt Quedlinburg. G. Basse (kontsulta data: 2026-05-21).
  37. ↑ Gessler, Jean. (1950). «La noyade dans un tonneau d'après une dissertation allemande» Revue belge de Philologie et d'Histoire 28 (3): 1092–1103.  doi:10.3406/rbph.1950.2070. (kontsulta data: 2026-05-26).
  38. ↑ Norton, Rictor. (2000). The Dutch Purge of Homosexuals, 1730. https://rictornorton.co.uk/.
  39. ↑ Loomis, Stanley. (1964). Paris in the terror: June 1793-July 1794. Philadelphia, Lippincott (kontsulta data: 2026-05-22).
  40. ↑ Le Glaunec, Jean-Pierre. (2014). L'armée indigène: la défaite de Napoléon en Haïti. Lux éditeur ISBN 978-2-89596-183-3. (kontsulta data: 2026-05-26).
  41. ↑ Robert Service. (2006). Service, R.-Stalin. Una Biografía, Madrid, 2006... (kontsulta data: 2026-05-22).
  42. ↑ (Ingelesez) «katynproject» katynproject (kontsulta data: 2026-05-22).
  43. ↑ Zaimov, Stoyan. (2015). ISIS Video Shows Jihadists Drowning Caged Prisoners in Swimming Pool; New Invasion of Kobane Kills 50. https://www.christianpost.com/.
  44. ↑ (Arabieraz) «"داعش" يعدم 14 مدنياً غرقاً في اقفاص حديدية وسط الموصل» قناه السومرية العراقية (kontsulta data: 2026-05-26).
  45. ↑ (Ingelesez) «L’EI « écrase la tentative de rébellion à Mossoul » alors que les forces irakiennes se rapprochent» Middle East Eye (kontsulta data: 2026-05-26).
  46. ↑ (Arabieraz) «"داعش" يعدم سبعة مدنيين "غرقاً" داخل اقفاص حديدية وسط الموصل» قناه السومرية العراقية (kontsulta data: 2026-05-26).
  47. 1 2 (Ingelesez) «ISIS Drowns Iraqi Spy Using Fish Tank in First 2017 Execution Video» www.christianpost.com (kontsulta data: 2026-05-26).
  48. ↑ Welch, Michael. (2013). Corrections: A Critical Approach. (3rd ed. argitaraldia) Taylor and Francis ISBN 978-1-136-84274-0. (kontsulta data: 2026-05-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]