Urho Kekkonen Parke Nazionala

Koordenatuak: 68°12′25″N 28°14′16″E / 68.20694°N 28.23778°E / 68.20694; 28.23778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urho Kekkonengo Parke Nazionala» orritik birbideratua)
68°12′25″N 28°14′16″E / 68.20694°N 28.23778°E / 68.20694; 28.23778
Urho Kekkonen Parke Nazionala

Harrijärvi aintzira.
KokalekuaInari, Savukoski eta Sodankylä, Lappi
 Finlandia
Azalera2.550
Sorrera1983
Bisitari-kopurua289.000 bisitari (2009) [1]
ArduradunaMetsähallitus

Urho Kekkonen Parke Nazionala (finlandieraz: Urho Kekkosen kansallispuisto; ipar samieraz: Urho Kekkonena álbmotmeahcci) Finlandiako iparraldeko Lappi eskualdean dauden hiru parke nazional erraldoietako bat da. Hain zuzen, Finlandiako parke nazional handienetan bigarrena da, guztira 2.550 km² baitauzka; hots, Bizkaia baino handiagoa da. Parkean, badira muino arrokatsuak, aintzirak, baso zabalak, zohikaztegiak eta eremu zingiratsuak, bai eta elur-oreinen abeltzaintzako, ehizako eta arrantzako ohituraren aztarnei buruzko erakusketak ere.[2]

Parkea Inari, Sodankylä eta Savukoski udalerrien artean dago, Errusiarekiko mugan, eta 1983. urtean sortu zen, Urho Kekkonen lehendakari ohiaren omenez. 2009an bisitari gehien jaso zituen Finlandiako parke nazionala izan zen, Pallas-Yllästunturiko Parke Nazionalaren ondoren; guztira, 289.000 bisitari jaso zituen, batik bat finlandiarrak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esan bezala, parke nazionala lau zatitan banatzen da: Oinarrizko gunea, Saariselkä eremu basatia, Nuortti eremu basatia eta Kemi-Sompio eremu basatia. Gune bakoitzak, bere berezitasunak dauzka:

Paratiisikuru aintzira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izotz Aroaren bukaeratik Kemijoki ibaiaren ertzetan samien kokalekuak egon zirela badakigu. Hala ere, Urho Kekkonen Parke Nazionala dagoen eremu honen lehenengo giza-aztarnak k.a. X. mendekoak baino ez dira. Bertako biztanleak, gaur egun ia desgaturik dauden basoko samien tribukoak ziren. Ehiztariak, arrantzaleak eta fruitu-biltzaileak ziren eta neguetan baso elur-oreinen larruarekin herrixkak sortzen zituzten. Hala ere, sami tribu honen kultura XVI. mendean suediarren eraginarengatik desagertzen hasi zen. Hizkuntza galdu egin zen, xamanismoa alde batera utzi zuten eta hegoaldeko finlandiar kolonoen kultura bereganatu zuten [6].

Pirunportti (Deabruaren atea) arroila.

Gaur egun, bertan elur-orein zaintzatik bizi diren samiak baino ez daude. Dena den, sami hauek ez dira lehen aipaturiko basoko samien tribukoak, baizik eta XIX. mendean Norvegiatik iritsitako ipar samiak eta II. Mundu Gerran SESBeko mugatik ebakuatuak izan ziren skolt samiak.

Ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisitarientzako hiru harrera leku daude: Saariselkä herritik gertu dagoen Kiehinen Bezeroen Zerbitzu-gunea, Koilliskaira Bisitarien Gunea eta Korvatunturi Bisitarien Gunea. Harrera leku hauetan parke nazionalean dauden ibilbide guztiei buruzko informazioa lortu daiteke; izan ere, berrehun ibilbide mota desberdin baino gehiago daude. Hala nola, oinezkoentzako, eskiatzaileentzako eta txirrindularientzako ibilbideak daude Urho Kekkonen Parke Nazional osoan zehar. Hornidurak eramanez gero, asteko ibilbideak egiteko aukera ere eskaintzen da gune hauetan.

Arrantzatzea Luttojoki, Kolmosjoki, Kulasjoki, Repojoki, Luirojoki, Kopsusjoki, Suomujoki, Kiertämäoja, Anterijoki eta Jaurujoki ibaietan baino ez dago onartua eta bainatzea aldiz, aintzira eta ibai guztietan. Ehizatzea bestalde, guztiz debekatua dago [7].

Parke nazionalaren sarrerak Saariselkä, Kiilopää eta Tankavaara dira eta bertara iristeko errepidea hartu beharra dago. Valtatie 4 autobidetik herrialdeko edozein lekutik irits daiteke bertara.

Garraio publikoa erabiliz iristeko, Rovaniemitik Ivalora doan autobusa dago egunero; autobus hau, hiru sarrera nagusietan gelditzen da. Kemijärvitik aldiz, Savukoskira doan autobus bat dago egunero. Hala ere, autobus hori parke nazionalaren sarreratik 15 km-ra gelditzen da eta bertara joateko oinez joan beharra dago [8].

Izaki bizidunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke nazionala Finlandiako arro handienetako bat da. Bertan, Ozeano Artikora eta Botniako Golkora doazen ibai asko sortzen dira; hala nola, Suomujoki, Luttojoki, Muorravaarakajoki, Anterijoki, Jaurujoki, Nuorttijoki eta Kemijokiren sortzaileak diren Luirojoki, Kopsusjoki eta Repojoki ibaiak. Paratiisikuru ibarra, eta zehazki, ibarraren izen bera duten ur-jauzia eta aintzira dauden tokia da Urho Kekkonen Parke Nazionaleko lekurik ederrena. Zirkulu Polar Artikoaren iparraldean dauden lau parke nazionaletako bat da.

Lehen esan bezala, parkearen iparraldean Luttojoki, Muorravaarakajoki eta Suomujoki ibaiak daude, eta hauek, iparreko gunea ospetsu egin dituzten hiru ibar harritsuak sortu dituzte. Ibar hauek laponiako granulitoz eginik daude eta azkenengo Izotz Aroan sortu ziren, duela 9.500 bat urte. Bertan, RaututunturiSaariselkä eremu muinotsua dago, parkeko gune bisitatuena. Hego mendebaldean, izei eta pinu baso zabalak, eta eremu zingiratsuak daude; azkenik, hego ekialdeko gunean aipatzekoak dira Nuortti arroilaren nagusitasuna eta Naltio eta Korva muinoak misteriotsuak [9].

Iparraldeko ingurune muinotsuan, aipatzekoak dira Luirojärvi aintziraren ondoan dagoen Sokosti, Ukselmapää, Vuomapää eta Lupukkapää muinoak [10].

Paratiisikuru ibarra Ukselmapää muinoaren tontorretik.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira, 110 bat hegazti espezieren habiak ikusi dira parke nazionalean. Hauetatik asko arriskuan dauden hegaztiak dira; esaterako, belatz handiak eta ipar-belatzak. Arrano beltza, bestalde, Parke Nazionalaren ikurra dela esan beharra dago eta hegazti hau ikusteko ibilaldiak antolatzen direla. Adituek uste dute 20 bat arrano beltz bikotek duela habia parke nazionalean.

Parke nazionalean dauden hegaztien %70 hegazti migratzaileak dira; udaran parkera iristen direnen artean daude birigarro txikiak, martxo hasieran bueltatzen diren ipar-gailupak, Laponiako kaskabeltzak, negu-txontak, negu-txirtak, okil hiruhatzak, siberiar eskinosoak, txio horiak eta txoka txikiak. Hegazti asko zingira eta zohikaztegien inguruetan bizi eta bertako intsektuez elikatzen dira; hauen artean ditugu borrokalariak, istingorrak eta kuliska pikartak. Azkenik, mendi gainetan bizirautea lortu dutenen artean, aipatzekoak dira txirri lepokodunak eta urre-txirriak[11].

Harraparien eta beste ugaztun batzuen zerrenda ere luzea da, guztira, hogeita bat ugaztun espezie ikusi dituzte parke nazionalean. Hartz arreak dira harrapari nagusiak, jatunekin, otsoekin eta ipar-katamotzekin batera. Dena den, ibiltariek oso gutxitan ikus ditzakete animalia horiek. Ikuserrazenak direnen artean, berriz, elur-oreinak, erbiak, altzeak eta azeri arrunt eta artikoak daude. Aipatzekoak dira ere satitsuak, satorrak, lepahoriak eta erbinude arrunt eta zuriak. Igaraben arrastoak ere aurki izan dituzte naturazaleek.

Perla-muskuiluak eta amuarrainak ere ohikoak dira bertako ibai eta aintziretan. Herrialde osoko suge pozoitsu bakarra, europar sugegorria Sompioko Natura Erreserba Hertsian aurki daiteke.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paratiisikuru ur-jauzia.

Taiga edo baso boreala da nagusi eta zuhaizti ohikoenak izeidiak, pinudiak eta urkidiak dira. Mendien tontorretan aldiz, tundra eremuak nagusitzen dira; tontorrera iristi baino lehenago, tundra eta koniferoen baso epelak banatzen dituen urkidi gerriko bat egon ohi da. Parke nazionalean aurki daitezkeen fruitu eta landareen artean ahabia gorri eta urdinak, azeri-mahatsak, baso geranioak, goroldioa eta txilarrak daude [12].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]