Edukira joan

Uribarri (Bilboko auzoa)

Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uribarri (argipena)».
Uribarri
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaUribarri
Geografia
Koordenatuak43°16′01″N 2°55′17″W / 43.26694°N 2.92139°W / 43.26694; -2.92139
Azalera0,32 km²
Demografia
Biztanleria12.897 (2023)
Dentsitatea40.303 bizt/km²

Uribarri Bilboko auzoa da. 32,43 hektarea eta 14.048 biztanle dauzka. Izen bereko barrutian kokaturik dago, bigarren barrutian alegia. Auzoak barrutiari izena ematen dio.

Matiko eta Zurbaraneko auzoan artean kokatzen da, hiriaren eta Bilboko itsasadarraren ekialdean.[1]

Malda horiek, irisgarritasun arazoak sortzen dituzte mugikortasun gutxiko pertsonentzat gehienbat. Horretarako, udalak espaloiak hobetu eta eskailera mekanikoak ezarri zituen auzoko Kristo kalean. Eskailera horiek bi tarte dauzkate eta 200 metroko luzera.

Irisgarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko auzo askotan bezala, auzoaren ezaugarri nagusia maldak dira. Mendebaldetik ekialderanzko norabidean, maldan gora doa auzoaren profila. Malda horiek irisgarritasun arazoak sortzen dituzte, mugikortasun gutxiko pertsonentzat gehienbat.

Irisgarritasuna hobetzeko, udalak espaloiak hobetu eta hainbat azpiegitura jarri ditu azken urteetan:

  • Uribarri kalean dauden arrapala mekanikoak. Lau tarte dira, guztira 65 metroko luzera dutenak. Zoritxarrez, arrapalen matxurak ohikoak izaten dira, bandalismoa eta eguraldiaren eragina dela eta.
  • Trauko zeharkalean kokatutako eskailera mekanikoak. 6 tarte dira, Aralar kalea, Esnarritzaga kalea eta Uribarriko C zeharkalea lotzen dutenak.
  • Uribarriko C zeharkalea eta Maurice Ravel etorbidea lotzen duten bi igogailu, 7 metroko altuera igotzen dutenak.
  • Tutulu kalean kokatutako igogailua, 14,95 metroko altuera igotzen duena.

Garraio publikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbobuseko hamalau lineek komunikatzen dute Uribarri Bilboko erdialdearekin eta Bilboko beste auzoekin. Linea horietatik hamaika autobus normalei dagozkie, bi mikrobusei eta bat gautxori bati.

LineaIbilbideaMaiztasuna (min)
03Plaza Biribila - Otxarkoaga10´
13San Inazio - Txurdinaga12´
22Sarrikue - Atxuri15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara)
26Uribarri - Basurtu/Termibus]15´
27Arabella - Betolatza15´
30Txurdinaga - Miribilla15´
38Otxarkoaga - Basurtu/Termibus15´
40Santutxu - Plaza Biribila12´
48Santutxu - Basurtu/Ospitalea15´
62Basurtu/Termibus - Arabella20´
72Larraskitu - Castaños/Gazteleku12´
A1Jasokunde - Plaza Biribila60´
A5Prim - Plaza Biribila30´
G2Otxarkoaga - Plaza Biribila30´

Euskotrenen Txorierriko linearen (Bilbo-Lezama) geltoki bat dago Uribarri auzoan.

Etorkizunean, Bilboko metroaren hirugarren linearen geltoki bat egongo da, guztira lau sarbide izango ditu auzoaren lekurik garaienetan bizi diren biztanleen irisgarritasuna errazteko.

Kalerik garrantzitsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Tiboli kalea
  • Uribarri kalea
  • Trauko kalea

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (kontsulta data: 2024-08-02).
  2. ↑ «‘Uribarriko emakumeen bizi esperientziak Frankismo garaian’ liburua kalean» BERTON 2012-12-10 (kontsulta data: 2024-08-03).