Uribarri Harana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uribarri Harana
 Euskal Herria
Uribarri Harana eliza plaza.jpg
Kokapena
Herrialdea  Araba
Udalerria Harana
Administrazioa
Izen ofiziala Ullíbarri-Arana eta Uribarri Harana
Posta kodea
Geografia
Demografia

Uribarri Harana (ofizialki Ullíbarri-Arana / Uribarri Harana)[1] Arabako herria da. Haranako udalerriko erdialdean dago. 1940ko hamarkada arte Alda udalerriaren zati izan zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harana udalerriko lau kontzejuetako bat da. Kale Nagusia du, eta paraleloan dauden beste lau, Kristobalen Ermitarako bidean elkarrekin topo egiten dutenak. Plaza bat du, albo banatan eliza (San Joan Bataiatzailearen parrokia) eta frontoia dituena, eta bertan dago 2017tik herriko seme Sebastian Fernandez de Lezeta Dos Pelos-i eginiko oroigarria.

Herriko etxeen artean nabarmentzen da Lazkanotarren jauregia, 16. mendeko fatxada errenazentista duena.

Herritik iparraldera, errepidea igarota baina kaskotik gertu, Andra Mari tenplu edo baseliza dago, 12. mendeko eliza erromaniko berriztatua.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, herriak 67 biztanle ditu.

Uribarri haraneko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
83 81 82 86 81 86 76 67

Uribarri-harandar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala, 42. zenbakia, 2013-04-12. Ikus 3625. orrialdea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa