Geltokiak guztira sei sarbide ditu, Metro sareko geltokien artean sarbide gehien dituena dela. Zumalakarregi sarbidea 2010era arte Euskotrenek erabiltzen zuen, Txorierri linean zegoen Zumalakarregiko geltokirako sarbide baitzen. Eskoletako Plaza sarbidea eta sarbide horren igogailua 2017koabuztuaren 7an ireki ziren, sarbide horren inguruko lanak luzatu baitziren.
Uribarri C zeharkalea, 11 (Uribarri C Zeharkalea irteera)
San Balentin Berriotxoa kalea, 7 (San Valentín de Berriotxoa irteera)
2017koabenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]