Urinatores

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urinatores delakoa (latinez, urinator buzoa edo urpekaria) urpekari profesionalen lehen taldea izan zen, erromatarrek sortua[1].

Zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armadako zerbitzu berezi horren zeregina, gerra garaian, etsaien ontziei sabotajea egitea zen (aingurak eta txikotak askatzea, urpean oztopoak jartzea, etab.)[1].

Bake garaian, berriz, ontzi-hondarrak eta bestelako ondasunak berreskuratzeaz arduratzen ziren. Eta apnea lehiaketak ere egiten omen zituzten. Urpean ahalik eta ondoen ikustea funtsezkoa zen, eta, betaurrekorik ezean, asmakizun bitxia erabiltzen zuten: ahoan olioz bustitako belakia eramaten zuten. Tarteka belakiari kosk egiten zioten, olioa aska zezan eta, hala, ikuspena hobetuko zuen pantaila bat eratu zedin, olioaren errefrakzio-indizea eta giza begiarena oso antzekoak baitira[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Nagore Irazustabarrena, Erromatarren urpeko teknologia, Argia, 2017ko urriaren 01a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]