Urkabustaiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urkabustaiz
 Araba, Euskal Herria
Urkabustaizko udaletxea.jpg
Urkabustaizko udaletxea, Izarran

Urkabustaizko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Zuia-Gorbeialdeko Kuadrilla
Izen ofiziala Escudo de Urkabustaiz.svg Urkabustaiz
Alkatea Xabier Alvarez de Arcaya ( Euskal Herria Bildu )
Posta kodea 01440
INE kodea 01054
Herritarra urkabustaiztar
Kokapena
Koordenatuak 42° 57′ 17″ N, 2° 54′ 12″ W / 42.954722222222°N,2.9033333333333°W / 42.954722222222; -2.9033333333333Koordenatuak: 42° 57′ 17″ N, 2° 54′ 12″ W / 42.954722222222°N,2.9033333333333°W / 42.954722222222; -2.9033333333333
Azalera 60,49 km2
Garaiera 633 metro
Distantzia 27 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 1.371 (2019)
Green Arrow Up.svg35 (2018)
Dentsitatea 22,76 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 41,77
Zahartze tasa[1] % 13,85
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 72,61
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 87,78 (2011)
Genero desoreka[1] % 5,39 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,96 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 31,33 (2010)
Euskararen erabilera % 6,3 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.urkabustaiz.eu/

Urkabustaiz Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Zuia-Gorbeialdeako kuadrillakoa. Arabaren ipar-mendebaldean dago, Gasteiztik 27 bat kilometrora, komunikazioen bidegurutze garrantzitsu batean. Herri txikiz osaturiko udalerria da, populazio gutxikoa eta nagusiki nekazaritzari lotutakoa.

Izarra da herriburua.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkabustaiz udalerriaren mapa

Udalerria isurialde kantabriarraren eta mediterraneoaren mugan dago kokaturik, iparraldera begira, eta bi gune erabat ezberdin ditu. Alde batetik, hegoaldea eta erdialdea larrez eta basoz estalitako lautada bat da, muinotxoz jositakoa, 600-850 metroko garaieran dagoena; iparraldean, berriz, Altube ibaiak osatzen duen arroa dago, batez ere pagadiz estalia, 400 metroko garaiera inguruan. Bi alde hauek banatuz, oso aldapatsua den kare-harrizko aurrealde bat dago.

Udalerriak ez dauka mendi alturik, baina udalaren ipar-ekialdean Gorbeia mendia dago.

Kokagune geografiko berezia denez, bidegurutze historikoa izan zen, Leintzerako, Arabako Lautadarako, Urduñarako eta Miranda de Ebrorako bideak lotzen zituena. Gaur egun ere, Bizkaia eta Araba lotzen dituzten bide nagusiak igarotzen dira bertatik. Bilbo eta Miranda lotzen dituen trenbideak udalerria gurutzatzen du iparraldetik hegoaldera, eta geltokia dauka Izarran. AP-68 autopista ere udalerriaren ekialdetik igarotzen da, eta Bilbo eta Miranda lotzen ditu honek ere. Bestalde, udalerriaren ekialde horretan, baina Izarratik 2 kilometro ingurura, AP-68 eta Gasteizera doan N-622 autobidearen lotunea dago.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkabustaiz izena Urkaerria eta Bustaiz antzinako izenek konposatua da. Urkaerriak Goiuri-Ondona, Oiardo, Uzkio eta Untzaga-Apregindana herriak biltzen zituen. Bustaizek, berriz, Beluntza eta Izarra.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria hamar herriz osatua dago:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen sektoreari oso lotuta dagoen udalerria izanik, Urkabustaizek populazioa galdu zuen etengabe XX. mendearen bigarren erdian, bertakoak hirira joatearen ondorioz. XXI. mendean, berriz, populazioaren biziberritzea gertatu da, komunikazio bideak hobetzean hiriko jende asko bertaratu baita.

Urkabustaizko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Jose Antonio Lopez Goitia hautatu zuten alkate.

Urkabustaizko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
5 / 9
334 (% 46,91)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
291 (% 40,87)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
38 (% 5,34)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
19 (% 2,67)
Datuen iturria: (Gaztelaniaz) Hauteskundeen emaitzak http://elecciones.mir.es webgunean

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Urkabustaizko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia [2]
Angel Hernandez Mendiguren [3] 1979 1983 EAJ
Aurelio Velasco Uriarte [3] 1983 1987 EAJ
1987 1991 EAJ
Francisco Javier Carro Iglesias [3] 1991 1995 EAJ
Francisco Javier Carro Iglesias [3] 1995 1999 EAJ
1999 2003 EAJ
2003 2007 EAJ-EA
2007 2011 EAJ
Jose Antonio Lopez Goitia 2011 2015 Bildu
Begoña Ganzabal Zurbitu [2] 2015 2019 EAJ
Xabier Diaz de Arkaia [4][5] 2019 Jardunean EH Bildu

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izarra erreka, Izarra auzoaren gertu.

Urkabustaiztar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es . Noiz kontsultatua: 2020-03-22.
  3. a b c d «URKABUSTAIZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-14.
  4. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  5. «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa