Edukira joan

Urkatua, herrestatua eta zatikatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hugh Despenser Gaztearen heriotza, Jean Froissart frantziar kronistaren irudia.

Urkatua, herrestatua eta zatikatua, ingelesez: Hanged, drawn and quartered, 1351. urtean Ingalaterrako Erresuman goi-mailako traizioa burutzea egozten zitzaienei ezarritako heriotza zigor mota bat izan zen. Lehenbizikoz Henrike III.a Ingalaterrakoa eta haren ondorengo Eduardo I.a Ingalaterrakoaren erregealdietan erregistratu zen.

Zigortuak lotuak eta exekuzio lekura arte zaldiz herrestatuak izan ohi ziren, behin bertara iritsita, urkatuak (ia hil arteraino, baina bizirik gelditzen zirela ziurtatuz), zikiratuak, erraigabetuak, buru moztuak eta beren gorpuak zatikatuak izaten ziren. Maiz, beren gorpuen atalak leku garrantzitsuetan eta jendaurrean ikusgai jartzen zituzten, adibidez, Londresko zubian. Goreneko traizioa burutzeaz zigortutako emakumezkoak ordea, "duintasun publiko" arrazoiak zirela eta, sutan erreak izaten ziren.

Heriotza zigor honekin hildako pertsonaia ezagunen artean William Wallace eskoziarra dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.