Urkuluko uharka
Urkulu | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 01′ 22″ N, 2° 28′ 43″ W / 43.0228154°N,2.4784746°WKoordenatuak: 43° 01′ 22″ N, 2° 28′ 43″ W / 43.0228154°N,2.4784746°W |
Herrialdea | ![]() |
Estatu burujabea | Espainia |
Lurraldea | Aretxabaleta |
Urkulu Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen urtegia edo uharka da, Debagoienako eskualdean eta Aretxabaletako udalerriaren barne. Zehazki, Larrino, Aozaratza eta Goroeta auzo eta Kortaburu, Markiategi eta Urrexola auzune aretxabaletarrek inguratzen dute. 331-341 metroko altueran kokatuta dago.
1975ean eraikuntza lanak hasi ondoren, 1979an bete egin zuten, Urkulu ubidetik ur gehien jasoz, baina baita Bolibar erreka eta Arantzazuko arrotik ere.
Edukia 16.30 Hm³ da.
Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Inguruko mendien artean iparradetik hegoaldera Orkatzategi (874 m), Ametzueta (807 m), Iruaitz (755 m) eta Kurtzebarri (1.133 m) ditugu.

Zuhaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingurune honetan, zuhaitzik ohikoenak haltzak, sahatsak, haritzak, lizarrak eta zumarrak dira.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urkuluren ikuspegia Iruaitzetik, hondoan Anboto ezkerrean eta Udalatx eskuinaldean.
Urtegia Larrino auzotik, hegoalderantz.
Urkulu Ugastegitik.

Ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtegiaren perimetro osoak 7 kilometro ditu, "Urkuluko itzulia" izena duena. Urtegitik ateratzen dira beste bide batzuk ere, Kurtzeberri mendira inguratzera eta auzo hauetara doazenak: Oro, Larrino, Areantza, Bolinaga, Mendiola (Eskoriatza), Bedoña (Arrasate) eta Arantzazu (Oñati).[1]
Goroetako baserriak
Presa eta Kurtzebarri
Atxapar loreak
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Urkulu, leiho irekia" (Aretxabaletako Udala, 2007).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Pantano de Urkulu Auñamendi Eusko Entziklopedian, Interneten dohainik kontsultagai.
![]() |
Euskal Herriko urtegi eta aintzirak | ![]() |
---|---|---|
Allotz • Aixola • Albina • Añarbe • Araotz • Arriaran • Arrokes • Artaxoa • Artikutza • Barañain • Barrendiola • Domiko • Elo • Endara • Esa • Eugi |
- ↑ «Topogida — Aretxabaletako Udala» www.aretxabaleta.eus Noiz kontsultatua: 2020-07-19.