Urnieta

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Urnieta
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Urnieta.JPG
Urnietaren ikuspegi orokorra Santa Barbara baselizatik ikusita. 2009ko abenduaren 28a.
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Donostialdea
Izen ofiziala Urnieta
Alkatea Mikel Pagola Tolosa EAJlogo.jpg
Posta kodea 20130
INE kodea 20072
Herritarra urnietar
Kokapena
Koordenatuak 43° 14′ 49″ N, 1° 59′ 30″ W / 43.24687°N,1.9917045°W / 43.24687; -1.9917045Koordenatuak: 43° 14′ 49″ N, 1° 59′ 30″ W / 43.24687°N,1.9917045°W / 43.24687; -1.9917045
Urnieta hemen kokatua: Gipuzkoa
Urnieta
Urnieta
Urnieta (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 22,4 km2
Garaiera 15-820 metro
Distantzia 11 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 6.169 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 11)
% 50,06 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,94
Dentsitatea 275,4 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,7
Zahartze tasa[1] % 16,84
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 38,26
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 81,04 (2011)
Genero desoreka[1] % 6,29 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,33 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 52,61 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 20,4 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1615 uztailaren 15. urtea
Webgunea http://www.urnieta.eus

Urnieta Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Donostialdea eta Buruntzaldea eskualdeetakoa. 6.169 biztanle zituen 2016. urtean, eta 22,4 km2.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urnieta izenak –eta atzizkia du, euskal toponimoetan oso arrunta, -ko lekua esanahia duena. Urni-k, ordea, esanahi ezezaguna du. Nafarroa Garaian bada Urniza izeneko herri bat, Urni hitza «oparotasuna» esan nahi duen –(t)za atzizkiari lotua duena. Hala ere, bi toponimo horietan ez dago batere argi Urni hitzaren esanahia, hainbat teoria daude horri buruz.

Garai batean oso hedatua zen teoria batek (gaur egun hizkuntzalariek erabat baztertua dutena) esaten zuen Urnieta izenaren jatorrizko forma dela (burdin-lekua esanahiarekin), hau da, burni (euskara batuan, burdin) izenetik datorrela toponimoaren hasierako Urni hori. Teoria hori Justo Garatek proposatu zuen, eta Julio Caro Barojaren babesa ere izan zuen. Hala ere, teoria hori bertan behera utzi zuen Koldo Mitxelenak, euskal hizkuntzalari gorenak. Izan ere, burni hitza burdin hitzaren aldaera modernoa da, Urnieta izena baino askoz ere berriagoa: beraz, ezin da izenaren jatorria izan. Gainera, Urnietaren eta burdinaren arteko lotura nabarmenik ez dago; izan ere, Urnietan mineral hori izan denik ez da ezagutzen. Urnietak burdinola garrantzitsua izan zuen, baina herrigunetik nahiko urrun kokatua, oraingo Lasarte-Oria herrian hain zuzen ere.

Beste teoria batzuek Urnieta izenaren erroan ur (ura) dakusate. XIX. mendeko autore askok —Sebastian Miñanok, Juan Ignazio Iztuetak, Nikolas Soraluzek eta abarrek— Uroneta izenetik eratorria dela zioten, ur onen lekua esanahiarekin, Urnietan errekatxo ugari baitago. Teoria hori ez da guztiz zentzugabea, baina ez da azterketa filologikoetan oinarritua; herri etimologia da, azken batean.

Teresa Amuategik, Urnietari buruzko bere liburuan, eta Done Jakue bideko bigarren mailako geldialdia dela eta, lur sail uhinduen lekutzat interpretatu zuen izenaren jatorrizko esanahia, edota mendi edo muino ugariko ingurutzat.

Urnieta izena euskaraz zein gazteleraz berdin idazten da, eta Urnietako biztanleei urnietar deritze.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adarra mendia.

Urnieta Oria eta Urumea ibaien artean kokaturiko eskualde menditsu batean dago. Udalerriaren azalera gehiena zeharkatzen duten errekak Urumeara isurtzen dituzte urak.

Herrigune nagusia 30 eta 50 metro arteko garaieran dago. Hala ere, udalerriko lekurik garaiena Adarra mendia da (817 m), eta bigarren punturik garaiena Onddi mendia da (543 m); baxuena, berriz herrigunea bera da. Erliebea menditsua da, muinoak eta mendixkak dira nagusi, bailara korapilatsuen eta errekatxoen artean banatuta.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu Hernani iparralde eta ipar-ekialdean, Lasarte-Oria ipar-mendebaldean, Andoain mendebaldean eta hego-mendebaldean, eta Elduain hegoaldean.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oztaran
  • Ergoien
  • Goiburu
  • Lategi

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urnietan duela 8.000 urteko giza arrastoak aurkitu dira, Marizulo koban. Hainbat arotako lau maila ikertu dira: Kalkolitoko lehen maila bat, Neolitoko bigarren bat eta Mesolitoko bi maila. Aztarnak K. a. 6.500 urtetik 3.355 urtera artekoak dira.

Bestalde, ondare megalitikoa ere badago udalerrian. Harrespilak daude (Leiako, Eteneta, Mulisko), bai eta trikuharriak ere (Aballarri, Pozontarri). Azken horrek hil ganbera du barruan, lauza bertikalez, lauzatutako lurzoruaz eta tumulu batez osatua. Brontze Aroan eta Burdin Aroan eraikitakoak dira.

Urnietaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1150. eta 1160. urteen artean Antso VI.a Nafarroakoak Donostiari forua eman zionean, Urnieta Donostiari lotuta egon zen.

1397. urtean, Getariako Batzar Nagusietan, Urnietak bazuen ordezkari bat han. Bi urte geroago ere, 1399an, Urnieta izena ageri da Henrike III.a Gaztelakoak emandako zerga salbuespenei buruzko zedula batean.

Hurrengo mendeetan gaur egungo Urnieta osatzen duten lurren egoera ez da argia: zati bat Donostiako jurisdikzioari loturik zegoen, beste bat Hernanikoari, eta hirugarrena, Aiztondoko alkatetzakoari. 1614. urtean hiru zatiek, elkarrekin ados jarri ondoren, beren jurisdikziotik bereiztea erabaki zuten, elkarrekin berezko hiri oso bat eratzeko. Filipe III.a Espainiakoak oniritzia eman zuen, baina bizilagun bakoitzeko 25 dukat ordaindu behar zutela ebatzi zuen. 1615eko uztailaren 12an erregeak zedula bat eman zuen, Urnietari salbuespen eta hiri jabetza eman ziezaion. Donostiak berari zegokion zatia itzultzeko eskatu zuen, baina Urnietak ez zuen amore eman, eta auzia 1659. urtean, artean, ez zegoen behin betiko erabakita.

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Karlistaldian, 1837ko irailaren 8an, Urnietak kalte handiak jasan zituen: udaletxea, eliza eta ia etxe guztiak erre ziren, bost etxe besterik ez ziren libratu erretzetik.

Bigarren Karlistaldian, berriz, 1874. urtean, tropa karlistek Hernaniren aurkako borroka abiatu zutenean, bateria karlistek, Egurrola baserriaren alboan kokatuta, eta Santa Barbarako gazteluan zeuden liberalek elkarri tiro egin zioten.

1886an Euskal Jaiak antolatu ziren Urnietan, eta bertan antzeztu ziren lehen aldiz euskarazko zenbait antzezlan labur.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urnietan dauden hainbat enpresak 50 langile baino gehiago dute, Euskal Industri Katalogoaren arabera.

  • Ambulancias Gipuzkoa: anbulantzia zerbitzua [1]
  • Groupe SEB Ibérica: etxetresna elektrikoak [2].
  • Ingeniería y Montajes Eléctricos Aduna: instalazio elektrikoak [3]
  • Iparlat: esnea eta esnekiak [4]
  • Metalocaucho (MTC): kautxu eta metalezko piezak [5]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986ko urtarrilaren 31n Lasarte herria Urnietatik banandu zen, Lasarte-Oria udalerri berria osatzeko. Horrela, udalerrian biztanle gehien zituen gunea udalerritik at geratu zen, eta Urnietak biztanleriaren % 70 inguru galdu zuen.

Urnietako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urnietako udaletxea.

Urnietako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 13
1.428 (% 50,93)
5 / 13
960 (% 34,97)
Euskal Herria Bildu*
4 / 13
757 (% 27,00)
5 / 13
934 (% 34,03)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 13
391 (% 13,94)
3 / 13
719 (% 26,19)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Aurreko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi politikoa 2011 2007
Botoak (%) Zinegotziak Botoak (%) Zinegotziak
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)  % 34,97 5  % 23,5 3
Bildu  % 34,03 5 - -
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)  % 26,19 3  % 25,95 4
Urnieta Denon Artean (UDA) - -  % 27,89 4
Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) - -  % 16,97 2

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urnietako ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kataluniar dantzariak Urnietako 2008ko Sanmiel jaietan.

1999. urtean sorturiko ereserkia da, eta letra Aitor Mendiluzek sortu zuen, Iñigo Peñaren musikarekin. Horiez gain, urnietar ugarik lagundu zuten ereserkia egiten.

Ereserkia Urnietaren historiako gertakizunen laburpena da:

Adarraren babes goxo pean
Dagoen herri eder berezia,
Euskadiren historian zehar
Hainbat uneren testigu bizia,
Iragana garrantzitsua dauka
Etorkizuna ongi merezia,
Geroaren bila doan herri bat da
Gure altxor nagusia.

Kale eta baserri,
Bere soineko ongi eratua,
Inguruko mendiek
Jantzi eta mugatua,
Bere izena eta izana
Bere herritarrekin edertua.
Gora Urnieta!
Gora Urnieta!
Gure ametsen bizilekua!

Herria erre zuen
Behin karlisten gerrak,
Bi urtez hustu zuen
Egindako okerrak.
Baina urnietarrak
Ez ziren alferrak,
Orain bizirik dago herritar
Zintzo haiei eskerrak.

Herritarren lanak jaso zuen
Berriro gure Urnieta kuttuna,
Denborarekin bihurtu dena
Gaur egun guk
Ezagutzen duguna,
Eta denborak aldatuta ere
Gurea da bere etorkizuna
Gure barruan gorderik dugulako
Bere herri nortasuna.

Kale eta baserri,
Bere soineko ongi eratua,
Inguruko mendiek
Jantzi eta mugatua,
Bere izena eta izana
Bere herritarrekin edertua.
Gora Urnieta!
Gora Urnieta!
Gure ametsen bizilekua!

Urnietar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Andrés María Larrañaga Lasarte (1797 - 1838), "Hermanas de la Caridad del Sagrado Corazón de actores Jesús" sortzeagataik da famatua. Urnietan jaio zen 1797ko urriaren 21an, eta oso gazte zenetik armadan sartu eta Hego Amerikako herrien independetzia gerretan parte hartu zuen.
  • Plazido Muxika (1906-1982), hiztegigilea, apaiza eta euskal idazlea.
  • Mikel Atxaga (1932-2009), euskal kazetaria eta idazlea.
  • Lurdes Iriondo (1937-2005), kantautorea eta idazlea.
  • Xabier Lete (1944-2010), kantaria, euskal idazlea eta politikaria. Oiartzunen jaioa, Urnietan bizi izan zen.
  • Jose Manuel Martiarena (1946), politikari jelkidea. 1979. eta 1991. urteen artean alkate izan zen, Eusko Legebiltzarreko kidea (1984-86 eta 1990-91), Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko kontseilariordea (1991/1998), Herrizaingoko sailburua zenbait hilabetez (1998-11/1999-01) eta Espainiako senatari (1999/2001).
  • Jose Ignazio Lizeaga (1959), politikari jelkidea. Urnietako alkate izan zen (1991/1999), bai eta Espainiako senatari ere (2000-2001).
  • Mari Jose Sardon (1973), judoka, Espainiako txapelduna bederatzi aldiz. Harri-jasotzaile ere ibili da. Gainera, sambo modalitatean munduko txapelduna izatea lortu zuen 2001. urtean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urnieta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
  1. a b c d e f g   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .