Edukira joan

Urpeko errugbi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urpeko errugbia.

Urpeko errugbia errugbiaren modalitate berezi bat da, igerileku batean jokatzen dena. Alemaniar urpekariek sortu zuten eta 1961. urtean jokatu zen lehenengo partida Kolonian.

1961. urtean Koloniako Urpeko Klubeko Ludwig von Bersudak asmatu zuen kirol hau, uretan entrenamedu fisikoak egiteko helburuarekin. Airez beteriko baloiek flotatu egiten dutenez ur gaziz bete zuen baloia eta horrela poliki hondoratu dadin lortu zuen.[1]

Koloniatik kanpora ere arrakasta izaten hasi zen berehala eta 1963. urtean Alemaniako txapelketa jokatu zen. Eskandinaviara zabaldu zen hurreengo urteetan, erakusketa partidak egin ziren Danimarkan 1973an eta Finlandian 1975ean, bai eta Belgikan 1973an eta Austrian 1979an ere.[1]

1978an Europako lehenengo txapelketa jokatu zen, Suedian, eta 1980an Munduko Txapelketa Alemanian, Mülheim hirian.[1]

Urpeko errugbiaren kantxa.

3'5 eta 5 metro arteko sakoneran jokatzen da eta 39-40 cm-ko diametrodun saski bana kokatzen da kantxaren alboetan. Saski horietan baloia sartzea da helburua.[2]

Sei kidetako bi taldek jokatzen dute partida eta bakoitzak bost edo sei jokalari ordezko izaten ditu..Tade bat urdin ilunez janzten da eta bestea zuriz, urtean koloreen bizitasuna asko jaisten baita. Oinarrizko urpekaritza jantzia daramate jokalariek, bolumen aalik eta txikiena dutenak eta gorputzera estuki lotzen direnak. Hegalak ere laburrak eta zurrunak dira, potentzia handia lortzeko eta maniobratzeko gaitasun handiagoa.

Jokoren arauak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoa urpean gertatzen da etengabe, baloia uretatik ateratzea debekaturik dago. Baloia ur gaziz beteta dagoenez flotagarritasun negatiboa du[2] eta gehienez bizpairu metro egingo ditu aurrera uraren erresistentziak geratu egiten duen arte.

Partidak bi zati izaten ditu, bakoitza 15 minutukoa.[2]

Jokalariak hiru funtzio nagusi betezen dituzte txandaka; goikaldeko atezaina, azpialdeko atzelaria eta aurrelaria.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Txantiloi:De-de Arne. «Geschichte Unterwasserrugby» uwr-sport.de (kontsulta data: 2025-04-12).
  2. a b c Txantiloi:De-de Arne. «Spielregeln» uwr-sport.de (kontsulta data: 2025-04-12).
  3. Henrik Stewenius. (2012). Unterwasserrugby Schwedische Taktik.. Deutsche übersetzt von Norbert Marwan und Wolfgang Brühan. Hrsg.: Torpedo Dresden. 2. Auflage 2012. Dresden 2008, S. 5.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]