Urre orri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urre orri bat.

Urre orria gainazalak urreztatzeko erabiltzen den urrezko xafla fin-fina da. Gehienetan 22 edo 23 kilateko urrea izaten da.

Urre orriak kolore askotakoak izan daitezke, hainbat metalen itxura emateko. Urre gorriko orriak (urrekarak) %92 urre hutsa izaten da, urre zuriko orriak (zilarkarak) %50 urre hutsa.

Artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22k urre orriak idi ilezko eskuilaz ezartzen.

Urrezko orriak urreztatze sistema ohikoena izan da, Antzinako Greziako eskultura kriselefantinoetan edo X. mendeko Essengo Urrezko Ama Birjina estatuan esaterako. Erdi Aroko eskuizkribu marrazkidunek urre eta zilar ugari zuten, nahiz eta azken honek ez iraun oxidazioa dela-eta. Erdi Aroko margolanetan ere, sarri zerua urrekara izaten zen, batez ere margolan erlijiosoetan, XIV. mendeko Italian irudikapen egiazkoagoak erabiltzen hasi ziren arte. Gainazal urrekara marrazki geometrikoz estanpatuta zeuden sarri. Urre kolorea santu eta profeten buruko haloa adierazteko erabiltzen zen, edo jantzietako apaindurak egiteko.

Urre orriak zurezko estatua, lauki eta erretaulak edertzeko ere erabili izan da sarritan.

Arkitekturan ere erabili izan da, eraikuntza elementuak urreztatzeko, kanpoaldean eta barnealdean (kupulak, xehetasunak, burdinlanak...)

Sukaldaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urre orriak ez-toxikotzat hartzen dira janari-labela badute eta janaria apaintzeko erabili daitezke, sarri azkenburukoetan (pastelak eta). Indian adibidez, plater nagusia urre orriekin estaltzen da zerbitzatzeko unean, batez ere eztei oturuntzetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]