Edukira joan

Urrezko Orratza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrezko Orratza
Datuak
Motaeskola
HerrialdeaAfganistan
Historia
Sorrera1996
Desagerpena2001
Burka jantzitako emakumeak Afganistango iparraldean

Urrezko Orratza Herateko (Afganistan) emakumeentzako jostun-eskola klandestinoa izan zen. Talibanen erregimenaren sasoian sortu zen, emakumeei ez zitzaielako hezkuntza ematen 1996 eta 2001 urteen artean talibanek egindako lege islamikoaren interpretazio zorrotzaren pean.[1]

"Bihotzaren Literatur Zirkulua" osatzen zuten emakume idazleek "Herateko joste-zirkulua" izeneko taldea sortu zuten, gero, 1996an gutxi gorabehera, Urrezko Orratza izeneko josteko ezkutuko eskola sortu zuena.

Emakumeak astean hirutan joaten ziren eskolara, josteko itxuraz, baina Herat Unibertsitateko literatura irakasleek emandako hitzaldiak entzuten zituzten. Bitartean, kanpoan jolasten ari ziren haurrek taldea ohartarazten zuten polizia erlijiosoa hurbilduz gero, beren liburuak ezkutatzeko eta josteko ekipoa jasotzeko denbora emanda. Herat izan zitekeen talibanen azpiko eremurik zapalduena, Christina Lamb britainiar kazetari, biografo eta idazlearen esanetan, The Sewing Circles of Herat (Herateko joskintza zirkuluak), hiri kultoa zelako eta batez ere xiitak, talibanen aurka agertu zirelako. Radio Free Europe irratian egindako elkarrizketa batean hauxe esan zuen:[2]

Beren burketan iristen ziren, beren poltsa material eta artaziz beteta. Azpian libretak eta boligrafoak izaten zituzten. Eta behin sartzen zirenean, josten ikasi beharrean, benetan Shakespeare, James Joyce zein Dostoyevsky eta bere idazkerari buruz hitz egiten aritzen ziren. Sekulako arriskua hartzen zuten. Harrapatuak izanez gero, espetxeratuak eta torturatuak edo beharbada urkatuak ere izaten ziren eta.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. [https://phr.org/our-work/resources/the-talibans-war-on-women/ «The Taliban's War on Women A Health and Human Rights Crisis in Afghanistan»] Physicians for Human Rights.
  2. a b (Ingelesez) «RADIO FREE EUROPE/ RADIO LIBERTY» www.rferl.org (kontsulta data: 2025-10-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]