Urrezko abarra (Frazer)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Golden Bough: A Study in Magic and Religion / Urrezko abarra
Datuak
IdazleaJames George Frazer (1890)
Argitaratze-data1890
GeneroaSaiakeraa
Jatorrizko izenburuaThe Golden Bough: A Study in Magic and Religion
ArgitaletxeaMacmillan Publishers
Herrialdea Euskal Herria
BildumaKlasikoak
OrrialdeakBi liburuki, 439
Euskaraz
Izenburua'Urrezko abarra'
Turnerren margolana.

Urrezko abarra (jatorrizko izenburua: The Golden Bough: A Study in Magic and Religion) James George Frazerren liburua 1890. urtean kaleratu zuten. Frazerren liburu hau benetako klasikoa da. Gaur egungo antropologiak beste bideetatik badabil ere, Urrezko Abarra liburu aipagarria da zeren eta benetako mugarri bat izan baitzen. Mitologia eta erlijioaren ikerketa konparatua da lanaren oinarria.

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frazerrek liburuaren izenburua J. M. W. Turner margolari ingelesearen margolan batetik hartu zuen. Turnerren lan horrek Nemiren basoa azaltzen du, antzinean «Dianaren ispilua» bezala ezaguna; Virgilioren Eneidaren pasarte batean oinarrituta dago: Eneasek eta Kumasko Sibilak, Hadesen sartzeko asmoz, Karoni urrezko abarra aurkezten zioten.

Bertsio frantsesaren azala.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak edizio desberdinak ezagutu zituen:

  • 1890: lehenengo edizioa bi liburukietan
  • 1900: bigarren edizioa hiru liburukietan
  • 1907-1915: hamabi liburukietan
  • 1922: edizio laburtua eta, orokorrean, egun argitaratzen dena.
  • 1995: euskarazko edizioa bi liburukietan. Itzultzailea: Iñaki Iñurrieta.

Liburuaren helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko abarra liburuak erlijio sinesmenen guztien elementu amankonuak definitu nahi zituen. Horretarako, antzinako sinesmen sistemetatik egungo erlijioetara eraman zuen haren azterketa. Oinarrizko tesiak, izadiaren zikloetan oinarrituta, zera zioen: antzinako erlijioek emankortasun-errituak zirela eta, erritu horiek gurtzen eta sakrifikatzen zen errege sakratu baten inguruan antolatzen ziren. Errege hori, eguzkia bezala, hiltzen eta berpizten zen jainko baten berraragitzea zen; jainko eguzkitarrak Lurrarekin ezkontza mistikoa eramaten zuen aurrera. Lurra ere uzta ondoren hil egiten zen eta udaberrian berriro ere berraragitzen da. Frazerren ustez oinarrizko kondaira hori munduko mitologia gehienetan jasota dago.

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakin taldeak bere "Klasikoak" bilduman, Iñaki Iñurrietaren itzulpenaz, bi liburukietan argitaratu zuen:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juaristi, Felipe: "Mitoaren oinarriaren bila". El Diario Vasco, 1996-04-05. In: Kritiken hemeroteka. Armiarma
  • (Ingelesez):Ebooka.
  • James George Frazer (1995). Urrezko abarra II. itz.: Iñaki Iñurrieta Labaien. Klasikoak EHU. (Word eta PDF formatuan)