Urrutico inchaurrac (antzerkia)
Urrutico inchaurrac (antzerkia) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Marzelino Soroa |
Argitaratze-data | 1887 |
Izenburua | Urrutico inchaurrac |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Urrutico inchaurrac (egungo euskaraz Urrutiko intxaurrak) Martzelino Soroa idazle donostiarrak 1886an plazaratu eta hurrengo urtean argitaratu zuen komediaren izenburua da. Egilearen ezagunetariko bat da.[1] Tolosa argitaratu zen, Eusebio Lópezen irarkolan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrakasta handia izan zuen lan hau Jose Maria Ampuerori eskainita dago. Ampuero Durangoko jaien-batzordearen partaidea zen; jai horietan urresko domeina eman zioten antzezlan honi. Saria ematekotan horrela idatzi zuen batzordeak: «Gei agertugarri biurtsan edo zelototsan zeñaren kondairakortasuna edo oiturakortasuna izan bear dan noraezean Euskal-erriari jatorkona: Oni izentauriko saria daroa Urrutiko incháurrak izentzat daukan lanaren egilleak, dalako bere irakurtea guztiz oneragarri, mesedegarri eta eragillea euskaldun gach baga eta sotillak Amerikako leku urriñetara joateko agertu daroen egarri eta gurari bizia ill eta amatetako?»[2]
Ondoren ere, Donostiako Lore-jokoetan aurkeztua izan zen; geroago, otsailaren 2an Tolosan aurkeztua izan zen.
Antzezlana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste asmorik gabeko ondo pasatzeko lana da.[3] Oinarrian atsotitz ezaguna dago: “Urrutiko intxaurrak hamalau, berturatu eta lau”.