Urs Jaeggi
Urs Jaeggi | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Solothurn, 1931ko ekainaren 23a |
Herrialdea | Suitza Alemania |
Heriotza | Berlin, 2021eko otsailaren 13a (89 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eva Jaeggi (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hezkuntza-maila | Zientzia Politikoetan doktorea |
Hizkuntzak | Swiss High German (en) alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, soziologoa, musikaria, abeslaria eta bankuko kutxazaina |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Berlin |
Enplegatzailea(k) | Berlingo Unibertsitate Librea Bernako Unibertsitatea Ruhr University Bochum (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | PEN Centre Germany (en) |
Urs Jaeggi (Solothurn, 1931ko ekainaren 23a) suitzar idazle, soziologo eta margolaria da. Ekonomia- eta soziologia-ikasketak egin zituen Genevan, Bernan eta Berlinen. 1959an lortu zuen doktoregoa, eta 1966an soziologiako katedra eskuratu zuen Berlineko Unibertsitate Librean. Bere literatura-lanez gainera, lan zientifiko ugari argitaratu du. 1981ean Ingeborg Bachmann saria jaso zuen. Bere literaturan fikzioa eta gogoeta nahasten dira, eta protagonistak intelektualak izan ohi dira gehienetan. Beren lehen nobelan, Die Konplizen (1964, Konplizeak) inguru burgesa kritikatu zuen; ondorengoetan, Brandeis (1978, Izotz goria), Grundrisse (1981, Zirriborroak), eta Rimpler (1987, Rimpler) nobeletan, bere garaiko gertaera sozial eta politikoak deskribatu zituen: lehendabizikoan, 60ko hamarkadako ikasleen matxinada, soziologiako irakasle baten ikuspuntutik; bigarrenean Berlingo hiriarekin batera protagonistek jasaten duen krisialdia kontatzen da; eta hirugarrenean, gaixorik dagoen protagonista ohartzen da gizartean ez dagoela biktimentzat tokirik. Beste lan aipagarri batzuk: Die Wohltaten des Mondes (1963, Ilargiaren mesedeak) kontakizun liburua; Literatura und Politik (1972, Literatura eta Politika) eta Was auf den Tisch kommt, wird gegessen (1981, Mahaira ateratzen dena jan egin behar da) saiakerak, eta Versuch über den Verrat (1984, Saldukeriari buruzko saiakera) autobiografia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.