Urtarrilaren 20
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Urtarrilaren 19 | Urteko egutegi | Urtarrilaren 21
Urtarrilaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko hogeigarren eguna da. 345 egun falta dira urtea amaitzeko, 346 egun bisurteetan.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1423 - Karlos III.a Nobleak Vianako Printzerria eratu zuen.
- 1975 - Guardia Zibilak Manuel Pérez Elexpe PTEko militantea hil zuen eskuorriak banatzen ari zenean.
- 1980 - Batallón Vasco Españolek —Grupos Armados Españoles-en izenean aldarrikatuz— lehergailua zartarazi zuen Alonsotegiko Aldana taberna abertzalean, Liborio Arana Gómez, Manuel Santacoloma Velasco, María Paz Armiño Barón eta Pacífico Fika Zuloaga hilez, eta beste 10 lagun zaurituz.
- 2016 - Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio ekitaldia ospatu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1951 - Alpeetan egondako elurrolde batek 250 hildako eragin zituen, eta beste milaka pertsona elur azpian utzi zituen Alemania, Italia eta Suitzan.
- 1981 - Ronald Reagan Ameriketako Estatu Batuetako presidente izendatu zuten, Jimmy Carter ordezkatuz.
- 2001 - George W. Bush Ameriketako Estatu Batuetako 43. presidente izendatu zuten.
- 2009 - Barack Obama, Ameriketako Estatu Batuetako historiako lehen presidente afroamerikarrrak, kargua hartu zuen.
- 2016 -
- Wroclaw 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio ekitaldia ospatu zen, Donostiarekin batera.
- Talde armatu integrista batek Charsaddako Unibertsitatearen aurkako erasoa burutu zuen.
- 2017 - Donald Trumpek Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko zina egin zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1935 - Lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusia ospatu zen, Euskaltzaleak elkarteak antolatua Eusko Gaztedirekin batera. Inazio Eizmendi Basarri izan zen irabazlea.
- 2016 - Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio ekitaldia ospatu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1949 - A Letter to Three Wives (Hiru Emazteentzako Gutuna) filma estreinatu zen, Joseph L. Mankiewiczek zuzendu eta Jeanne Crain, Linda Darnell, Ann Sothern, Kirk Douglas, Paul Douglas eta Jeffrey Lynn aktoreek antzeztu zuten.
- 1958 - "Mortadelo eta Filemon" lehen aldiz argitaratu ziren, Espainiako "Pulgarcito" aldizkarian.
- 1994 - Four Weddings and a Funeral (Lau Ezkontza eta Hileta bat) filma estreinatu zen, Mike Newellek zuzendu eta Hugh Grant, Andie MacDowell eta Kristin Scott Thomas aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2008 - Joseba Llorente futbolari hondarribiarrak Izarren Ligako golik azkarrena (lehen zatiko 0'07"42) sartu zion Espanyoli.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1635 - Juan Bautista Artzamendi, arabar elizgizona, inkisidore nagusi izandakoa (h. 1720).
- 1687 - Sebastian de la Quadra, Muskizen jaiotako Espainiako Handikia eta lehendabiziko Villariaseko markesa (h. 1766).
- 1779 - Sebastián de Miñano, Donostian bizitako espainiar idazle, kazetari, geografo, historialari eta politikari afrantsesatua (h. 1845).
- 1809 - Sebastian Iradier, euskal musikagilea (h. 1865).
- 1857 - Ramon de la Sota, euskal enpresaburu, abokatu eta politikari abertzalea, Castro Urdialesen (h. 1936).
- 1867 - Sebastian Amorrortu, bilbotar inprimatzailea (h. 1949).
- 1882 - Santiago Cunchillos Manterola, nafar legegizona eta itzultzailea (h. 1953).
- 1902 - Fabián Velasco, euskal atleta, Castro Urdialesen (h. 1953).
- 1913 - José Agüero, bizkaitar toreatzailea (h. 1997).
- 1915 - Sebastián Mendívil, bizkaitar anarkista, Euzko Gudarostearen eta CNTren Bakunin batailoiko tenientea (h. 2014).
- 1920 - Sebastián Ontoria, gipuzkoar futbolari, gudari eta gerra-presoa (h. 2004).
- 1921 - Telmo Zarraonandia, Zarra, Bilboko Athletic Klubeko futbolaria, bere garaian eta luzaroan Espainiako ligako goleatzailerik handiena (h. 2006).
- 1923 - Jose Sebastian Laboa, donostiar apaiza eta nuntzio apostolikoa (h. 2002).
- 1934 - Joxe Aierbe, euskal idazlea (h. 2012).
- 1957 - Patrick Perrier, lapurtar errugbilaria (h. 2015).
- 1958 - Sebastian Lizaso, gipuzkoar bertsolaria.
- 1961 - Yolanda González, bilbotar ikasle eta militante komunista (h. 1980).
- 1963 - Iñigo Iturrate, EAJko bizkaitar politikaria.
- 1968 - Marian Beitialarrangoitia, euskal herritar kazetari eta politikaria.
- 1971 - Kike Burgos, bizkaitar futbolari ohia.
- 1973 - Carlota Merchán, arabar politikaria.
- 1977 -
- Unai Bergara, bizkaitar futbolari ohia.
- Iratxe Retolaza Gutierrez, gipuzkoar literatura kritikaria.
- 1978 - Arkaitz Bellon, Pantxi , espetxean hildako bizkaitar preso politikoa (h. 2014).
- 1982 - Ekaitz Goienetxea, euskal idazlea.
- 1985 -
- Oier San Miguel, bizkaitar futbolaria.
- Pablo Urrizelki, nafar pilotari ohia, nekazaria eta aktorea.
- 1989 - Lander Otaola, bizkaitar aktorea.
- 1992 - Garazi Arregi, euskal saskibaloi-jokalaria.
- 1993 - Mikel Fernández, bizkaitar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 225 - Gordiano III.a, erromatar enperadorea (h. 244).
- 1435 - Ashikaga Yoshimasa, Ashikaga shogunerriko zortzigarren shoguna (h. 1490).
- 1554 - Sebastian I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1578).
- 1562 - Ottavio Rinuccini, italiar olerkaria, Jacopo Peri musikagilearekin batera lehenbiziko operatzat jo ohi den Dafne musikalanaren egilea (h. 1621).
- 1586 - Johann Hermann Schein, alemaniar musikagilea (h. 1630).
- 1716 - Karlos III.a Espainiakoa, Napoliko, Siziliako eta Espainiako erregea (h. 1788).
- 1775 - André-Marie Ampère, frantziar fisikari eta matematikaria (h. 1836).
- 1812 - Édouard Séguin, frantziar psikiatra (h. 1880).
- 1822 - Sebastián Herrero, Espainiako kardinala, Gasteizko apezpikua izandakoa (h. 1903).
- 1865 - Josef Fischer, alemaniar txirrindularia (h. 1953).
- 1870 - Guillaume Lekeu, belgikar musikagilea (h. 1894).
- 1872 - Julia Morgan, estatubatuar arkitektoa, Parisko Arte Ederretako Eskolan onartutako lehen emakumea (h. 1957).
- 1873 - Johannes Vilhelm Jensen, daniar idazlea, 1944ko Literaturako Nobel saria (h. 1950).
- 1877 - Raymond Roussel, frantziar idazlea (h. 1933).
- 1878 - Finlay Currie, eskoziar aktorea (h. 1968).
- 1881 - Andrea Villarreal, mexikar kazetaria, idazlea eta iraultzailea (h. 1963).
- 1888 - Lluís Nicolau d'Olwer, kataluniar politikari eta idazlea (h. 1961).
- 1894 - Walter Piston, estatubatuar musikagilea (h. 1976).
- 1896 - Elmer Diktonius, suediera eta finlandieraz idazten zuen finlandiar poeta (h. 1961).
- 1901 - Louis Boyer, frantziar astronomoa (h. 1999).
- 1906 - Aristoteles Onassis, XX. mendeko greziar ontzigintzako enpresaburu ospetsuena eta bere garaiko gizon aberatsena (h. 1975).
- 1909 - Carlos Delgado Chalbaud, Venezuelako presidentea (h. 1950).
- 1913 - Joan Borboikoa eta Battenbergekoa, Joan Karlos I.a Espainiako erregearen aita (h. 1993).
- 1920 - Federico Fellini, italiar zinema zuzendaria, XX. mendeko ospe handienetakoa (h. 1993).
- 1921 -
- Bernt Engelmann, alemaniar idazlea (h. 1994).
- Jacques Ferron, kanadar eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1985).
- 1923 - Nora Brockstedt, norvegiar abeslaria (h. 2015).
- 1925 -
- Ernesto Cardenal, nikaraguar teologo, apaiz katoliko eta poeta.
- Eugen Gomringer, boliviar jatorriko suitzar idazlea.
- 1926 - Patricia Neal, estatubatuar aktorea (h. 2010).
- 1928 - Yacef Saâdi, aljeriar idazlea, zinegilea, senatari ohia eta FLNko borrokalari ohia.
- 1930 - Buzz Aldrin, estatubatuar astronauta eta militar ohia, ilargia zapaldu zuen bigarren pertsona.
- 1931 - David Morris Lee, estatubatuar fisikaria, 1996ko Fisikako Nobel Saria.
- 1935 - Sándor Balassa, hungariar musikagilea.
- 1937 - Amando de Miguel, espainiar soziologoa.
- 1938 - Hassiba Ben Bouali, Aljeriako gerrako gudaria eta militantea (h. 1957).
- 1943 - Armando Guebuza, Mozambikeko presidente ohia.
- 1944 - José Luis Garci, espainiar zinemagilea.
- 1945 -
- Gianni Amelio, italiar zinemagilea.
- Momčilo Krajišnik, Bosnia-Herzegovina banatzean sorturiko Srpska Errepublikako hiru presidenteetako bat.
- 1946 - David Lynch, estatubatuar zinema zuzendaria.
- 1952 - Paul Stanley, estatubatuar hard rock gitarjole, abeslari, musikari, margolari eta musikagilea, Kiss taldeko kidea.
- 1954 - Ken Page, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1963 -
- Aleksei Bolotov, errusiar alpinista, 11 zortzimilako ezberdin igo zituena (h. 2013).
- Mark Ryden, estatubatuar margolaria, surrealismo poparen aitabitxia.
- 1967 - Pepón Nieto, espainiar aktorea.
- 1972 - Nikki Haley, estatubatuar politikaria.
- 1977 - Ilian Stoyanov, bulgariar futbolari ohia.
- 1978 - Omar Sy, frantziar aktorea eta umorista.
- 1982 - Pierre Achille Webo, kamerundar futbolaria.
- 1984 - Rene Mandri, estoniar txirrindularia.
- 1987 - Marco Simoncelli, motoziklismoko italiar pilotua (h. 2011).
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1479 - Joanes II.a Aragoikoa, Nafarroako, Aragoiko eta Siziliako (1458-1479) erregea (j. 1398).
- 1720 - Baltasar Hurtado Ametzaga, Riscal de Alegreko markesa, euskal jenerala (j. 1657).
- 1741 - Juan Bautista Iturralde, nafar negozio-gizon eta politikaria (j. 1674).
- 1789 - Pedro Luis Ozta, nafar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua (j. 1742).
- 1835 - Joakin Lizarraga, nafar apaiz eta euskal idazlea (j. 1748).
- 1965 - Joaquín Hernández Gallego, bizkaitar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea, Madrilen (j. 1933).
- 1967 - Juan Goyanarte, gipuzkoar argitaratzailea eta idazlea, Argentinan (j. 1900).
- 1983 - Sabino Bilbao, euskal herritar futbolaria (j. 1897).
- 2006 - Patxi Altuna, gipuzkoar euskalaria, idazlea eta jesulaguna (j. 1927).
- 2017 - José Luis Astigarraga, gipuzkoar pasiotar apaiz eta gotzaina, Perun (j. 1940).
- 2019 - Lolo Rico, espainiar kazetari eta telebista zuzendaria, Donostian (j. 1935).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 250 - Fabian, Aita santua.
- 842 - Teofilo, Bizantziar enperadorea (j. 813).
- 882 - Luis III.a Gaztea, Ekialdeko Frantziako erregea.
- 1343 - Roberto I.a Napolikoa, Anjouko dukea, Proventzako kondea eta Napoliko erregea.
- 1375 - Jakue IV.a Mallorcakoa, Mallorcako erregea (j. 1336).
- 1516 - Juan Díaz de Solís, itsasgizon eta esploratzailea (j. 1470).
- 1612 - Rodolfo II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1552).
- 1639 - Mustafa I.a, Otomandar Inperioko sultana.
- 1649 - Claude de Rueil, frantziar gomendiozko abadea, Baionako apezpikua izandakoa (j. c. 1561).
- 1666 - Ana Austriakoa, Espainia eta Portugalgo infanta (j. 1601).
- 1745 - Karlos VII.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1697).
- 1750 - Maria Luisa Ana Lobkowiczekoa (j. 1683).
- 1767 - Etienne de Xiloeta, frantziar politikaria (j. 1709).
- 1813 - Christoph Martin Wieland, alemaniar poeta eta idazlea (j. 1733).
- 1819 - Karlos IV.a Espainiakoa, Ehiztaria, Espainiako erregea (j. 1748).
- 1848 - Kristian VIII.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (j. 1786).
- 1859 - Bettina von Arnim, alemaniar idazlea (j. 1785).
- 1875 - Jean-François Millet, frantziar margolari errealista, grabatzaile eta marrazkilaria (j. 1814).
- 1880 - Jules Favre, frantziar politikaria (j. 1809).
- 1891 - Kalākaua, Hawaiiko Erresumaren azken erregea (j. 1836).
- 1900 - John Ruskin, britainiar idazlea (j. 1819).
- 1901 - Zénobe Gramme, belgikar fisikaria (j. 1826).
- 1936 - Jurgi V.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko errege eta Indiako enperadorea (j. 1865).
- 1943 - Akira Matsunaga, japoniar futbolaria (j. 1914).
- 1949 - Gustaf Komppa, finlandiar kimikaria (j. 1867).
- 1962 - Robinson Jeffers, estatubatuar poeta (j. 1887).
- 1973 - Amílcar Cabral, Ginea Bissauko politikaria, Afrikak XX. mendean eman duen iraultzaile nagusietakoa (j. 1924).
- 1983 - Garrincha, brasildar futbolaria, historiako futbolaririk hoberenetakoa (j. 1933).
- 1984 - Johnny Weissmuller, estatubatuar kirolari eta aktorea, Tarzanen pertsonaia antzezteagatik ospetsua (j. 1904).
- 1989 - Józef Cyrankiewicz, Poloniako lehen ministroa (j. 1911).
- 1990 -
- Naruhiko Higashikuni, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1887).
- Barbara Stanwyck, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- 1993 - Audrey Hepburn, belgikar-ingeles aktorea (j. 1929).
- 1994 - Ľubor Kresák, eslovakiar astronomoa (j. 1927).
- 1995 - Vicente Otero Pérez, Terito, espainiar kontrabandista, enpresaburu eta droga-trafikatzailea (j. 1918).
- 1996 - Gerry Mulligan, estatubatuar jazz musikagilea (j. 1927).
- 1999 - Josefina Pla, espainiar idazle eta irakaslea (j. 1903).
- 2012 - Etta James, estatubatuar abeslaria (j. 1937).
- 2014 - Claudio Abbado, italiar orkestra-zuzendaria (j. 1933).
- 2015 - Canserbero, venezuelar raperoa, abeslaria, konpositorea eta aktibista soziala (j. 1988).
- 2016 - Edmonde Charles-Roux, frantziar idazlea (j. 1920).
- 2018 - Paul Bocuse, frantziar sukaldaria, nouvelle cuisine mugimenduaren sortzaileetako bat (j. 1926).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Sebaste/Xebastian, Fabian eta Bilintx.
Jaieguna, ondoko herrietan:
- Araban: Eltziego, Kanpezu (Antoñana), Oion. Legutio.
- Bizkaian: Barakaldo, Gueñes (Saratxo), Muxika, Zaratamo (Arkotxa).
- Gipuzkoan: Azpeitia, Beasain (Garin), Donostia.
- Nafarroan: Tafalla
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua | ||