Urtarrilaren 29
Urtarrilaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita bederatzigarren eguna da. 336 egun falta dira urtea amaitzeko, 337 egun bisurteetan.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2007 - Bilbon EAJ, EA, EB eta Aralar manifestatu ziren Juan Jose Ibarretxe lehendakariari babesa agertzeko. Arrazoia: Batasunarekin biltzeagatik egingo zioten epaiketagatik.
- 2012 - Euskal Herrian siberiar hotz-bolada eta elurtearen ondorioz asteburu oso batean alerta laranja egoera egon zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2007 - Sesman Espainiako armadaren helikopteroa erori zen eta 4 bidaiarietatik bi hil ziren.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1964 - Dr. Strangelove or: How I Learned to Stop Worrying and Love the Bomb filma estreinatu zen, Stanley Kubrickek zuzendu eta Peter Sellers ingeles aktore eta umoristak antzeztu zuen.
- 1995 - Heat filma estreinatu zen, Michael Mannk zuzendu eta Al Pacino, Robert De Niro, Tom Sizemore, Diane Venora, Amy Brenneman, Ashley Judd, Mykelti Williamson, Wes Studi, Ted Levine, Jon Voight eta Val Kilmer aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1886 - Karl Benzek gasolinaz zebilen lehen autoa patentatu zuen.
- 1998 - Pegaso misioa abiatu zen Baikonurreko kosmodromotik. Tripulazio artean Leopold Eyharts euskal herritarra zegoen. Misioak 19 egun iraun zuen espazioan.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2012 -
- Viktoria Azarenka eta Novak Djoković tenislariak Australiako Irekiko txapeldun berriak bilakatu ziren.
- 2012ko Europako Eskubaloi Txapelketa: Danimarkak Serbiari finala irabazi eta Europako txapeldun bilakatu zen.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1864 - Juana Francisca Perez de Labeaga, Blasa de María, nafar moja (h. 1936).
- 1898 - Ricardo Zabaltza, euskal sindikalista eta politikaria (h. 1940).
- 1907 -
- Francisco Madina, gipuzkoar apaiz eta musikagilea (h. 1972).
- Ramón Vizcaíno, bizkaitar enpresa-gizona (h. 1999).
- 1921 - Maurice Plantier, lapurtar politikaria (h. 2006).
- 1934 - Francisco Azkona, nafar apaiz eta soziologoa.
- 1951 - Mikel Anjel Lertxundi, bizkaitar eskultorea.
- 1952 - Mikel Aranburuzabala, bizkaitar zinema zuzendari artistikoa, arkitekto teknikoa eta dekoradorea.
- 1965 - Javier Gartziandia, nafar txirrindulari ohia.
- 1975 -
- Xabier Gantzarain, euskal idazlea.
- Xabier Jauregi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Elena Urkizu, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia.
- 1977 - Sorkun, euskal abeslaria eta musikaria.
- 1981 - Álex Ubago, gipuzkoar abeslari eta konpositorea.
- 1987 - Naiara Díez, nafar saskibaloi-jokalaria.
- 1988 - Joan Crespo, gipuzkoar kirolaria, ur bizietako K1 modalitatean aritzen dena.
- 1990 - Ismael López, nafar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1449 - Katharina von Bora, Martin Lutero Erreforma Protestantearen lider alemaniarraren emaztea (h. 1552).
- 1455 - Johannes Reuchlin, alemaniar humanista eta exegeta (h. 1522).
- 1589 - Franciscus Junius, alemaniar hizkuntzalaria (h. 1677).
- 1688 - Emmanuel Swedenborg, suediar mistikoa, filosofoa eta zientzialaria (h. 1772).
- 1773 - Friedrich Mohs, alemaniar mineralogoa eta geologoa (h. 1839).
- 1810 - Ernst Kummer, alemaniar matematikaria (h. 1893).
- 1843 - William McKinley, Ameriketako Estatu Batuetako 25. Presidentea (h. 1901).
- 1850 - Ebenezer Howard, lorategi-hirien mugimenduko Ingalaterrako sustatzailea (h. 1928).
- 1853 - Kitasato Shibasaburō, japoniar sendagilea eta bakteriologoa, izurri bubonikoa eragiten duen baziloaren aurkitzailea (h. 1931).
- 1856 - Vladimir Golenistxov, errusiar egiptologoa, egiptologiaren aitzindarietako bat (h. 1947).
- 1860 - Anton Txekhov, errusiar idazlea (h. 1904).
- 1866 - Romain Rolland, frantziar idazlea, 1915eko Literaturako Nobel Saria (h. 1944).
- 1867 - Vicente Blasco Ibáñez, espainiar idazle, kazetari eta politikaria (h. 1928).
- 1874 -
- Tomás Muñiz, espainiar elizgizon eta politikaria, Iruñeko apezpikua izandakoa (h. 1948).
- John D. Rockefeller Jr., estatubatuar finantzaria eta filantropoa (h. 1960).
- 1888 - Wellington Koo, txinatar diplomatikoa, herrialdearen ordezkaria 1919ko Parisko Bake Biltzarrean (h. 1985).
- 1892 - Ernst Lubitsch, alemaniar zinema zuzendaria (h. 1947).
- 1901 - Hirohito, Japoniako 124. enperadorea (h. 1989).
- 1902 - Lyubov Orlova, sovietar zinemako lehen izar handia, antzerki aktorea eta abeslaria (h. 1975).
- 1904 - Arnold Gehlen, alemaniar antropologo eta soziologoa (h. 1976).
- 1910 -
- Leonidas Proaño, ekuadortar apezpiku erromatar katolikoa (h. 1988).
- Henri Queffelec, frantziar idazlea (h. 1992).
- 1913 - Victor Mature, estatubatuar aktorea (h. 1999).
- 1914 - Shichirō Fukazawa, japoniar idazlea eta musikaria (h. 1987).
- 1920 - José Luis de Vilallonga, Castellbelleko markesa, espainiar idazle eta antzezlea (h. 2007).
- 1924 - Luigi Nono, italiar musikagilea (h. 1990).
- 1925 - Isidore Isou, errumaniar-frantziar idazlea (h. 2007).
- 1926 -
- Roberto Goyeneche El Polaco, euskal jatorriko argentinar tango abeslaria (h. 1994).
- Abdus Salam, pakistandar fisikaria, 1979ko Fisikako Nobel Saria (h. 1996).
- 1929 -
- Józef Gara, poloniar meatzaria, desagertzeko arriskuan dagoen wymysorys hizkuntzan olerkiak eta kantak idatzi zituena (h. 2013).
- Elio Petri, italiar zinema zuzendaria (h. 1982).
- 1931 -
- Xosé Fernández Ferreiro, galiziar idazlea (h. 2015).
- Gert Hofmann, alemaniar idazlea (h. 1993).
- 1935 - Luboš Kohoutek, txekiar astronomoa.
- 1939 - Germaine Greer, australiar idazle, akademiakide, kazetari eta idazlea, XX. mendeko ordezkari feminista garrantzitsuenetakoa.
- 1942 - Claudine Longet, frantziar aktore eta abeslaria.
- 1944 - Álvaro de Rújula, espainiar zientzialaria, ikertzailea eta fisikaria.
- 1945 -
- Ibrahim Boubacar Keïta, Maliko presidentea.
- Tom Selleck, estatubatuar aktorea.
- 1948 -
- Cristina Saralegui, kubatar kazetari, aktore eta telebistako aurkezlea.
- Marc Singer, kanadar-estatubatuar zinema eta telebistako aktorea.
- 1949 -
- Eugene de Kock, hegoafrikar polizia-buru hiltzailea eta torturatzailea.
- Tommy Ramone, Ramones taldeko lehen bateria-jotzaile eta sortzaileetako bat (h. 2014).
- 1953 - Teresa Teng, taiwandar pop abeslaria (h. 1995).
- 1954 - Oprah Winfrey, estatubatuar komunikabide jabea, talk-show aurkezle, aktore, produktore eta filantropista.
- 1960 - Gia Carangi, estatubatuar modeloa, lehen top modela eta HIESaren ondorioz hildako lehen emakume ezaguna (h. 1986).
- 1965 - Anton Gubankov, errusiar kazetari eta funtzionarioa (h. 2016).
- 1970 - Heather Graham, estatubatuar aktorea.
- 1972 - Engin Günaydın, turkiar aktore eta umorista.
- 1980 - Gustavo César Veloso, espainiar txirrindularia.
- 1985 - Marc Gasol, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- 1993 - Masatoshi Kushibiki, japoniar futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1766 - Manuel Larramendi, euskal idazlea (j. 1690).
- 1885 - Michel Renaud, baxenafar politikaria (j. 1812).
- 1930 - Martin Landerretxe, euskal idazlea (j. 1842).
- 1971 - Jose Arana Gorostegi, gipuzkoar futbolaria (j. 1911).
- 1993 - Ángel Garma, bizkaitar psikiatra eta psikoanalista, Buenos Airesen (j. 1904).
- 2002 - Kaxiano Ibarguren, Lizartzako itsua, soinujole euskalduna (j. 1932).
- 2007 - Pedro Sodupe, Gelatxo, gipuzkoar trikitilaria (j. 1928).
- 2015 - Pilare Alba, Elizondoko eskoletako maistra (j. 1913).
- 2018 - Felix Bidaurreta, nafar txirrindularia (j. 1921).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 757 - An Lushan, Asia erdiko lider militarra.
- 1119 - Gelasio II.a, Aita santua.
- 1629 - Carlo Maderno, italiar arkitektoa, barrokoaren aitzindaria (j. 1556).
- 1639 - Antonio Álvarez de Toledo Beaumont, Albako dukea, Leringo VI. kondea eta Nafarroako kondestablea (j. 1568).
- 1676 - Alexis Errusiakoa, Errusiako tsarra (j. 1629).
- 1696 - Ivan V.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (j. 1666).
- 1722 - Carl Gustav Rehnskiöld, Suediako kanpo mariskala (j. 1651).
- 1820 - Jurgi III.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batua eta Britainiar Jabegoen erregea (j. 1738).
- 1859 - William Cranch Bond, estatubatuar astronomoa (j. 1789).
- 1899 - Alfred Sisley, frantziar-ingeles margolaria (j. 1839).
- 1906 - Kristian IX.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1818).
- 1934 - Fritz Haber, alemaniar kimikaria, 1918ko Kimikako Nobel Saria (j. 1868).
- 1938 - Armando Palacio Valdés, espainiar idazlea (j. 1853).
- 1963 - Robert Frost, estatubatuar olerkaria (j. 1874).
- 1964 -
- Alfredo Baeschlin, suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta idazlea (j. 1883).
- Adolfo Díaz, Nikaraguako presidentea (j. 1875).
- Alan Ladd, estatubatuar aktorea (j. 1913).
- 1968 - Tsuguharu Foujita, japoniar margolaria (j. 1886).
- 1979 - Martí Marcó, Terra Lliureko militantea, Espainiako segurtasun indarren tiroen ondorioz (j. 1959).
- 1987 - Josep Vicenç Foix, kataluniar idazlea (j. 1894).
- 1991 - Yasushi Inoue, japoniar eleberrigilea (j. 1907).
- 1994 - Jakobína Sigurðardóttir, islandiar idazlea (j. 1918).
- 1997 - Osvaldo Soriano, argentinar idazle eta kazetaria (j. 1943).
- 2003 - Lee Yoo-hyung, hegokorear futbolaria (j. 1911).
- 2004 - Janet Frame, zeelandaberritar eleberrigilea, ipuingilea eta poeta (j. 1924).
- 2011 - Milton Babbitt, estatubatuar musikagilea, musika elektronikoan aitzindaria (j. 1916).
- 2012 - Oscar Luigi Scalfaro, Italiako 9. Presidentea (j. 1918).
- 2015 -
- Amparo Baró, espainiar aktorea (j. 1937).
- Colleen McCullough, australiar eleberrigilea (j. 1937).
- 2016 - Jacques Rivette, frantziar zinemagilea eta kritikaria (j. 1928).
- 2018 - Ion Ciubuc, Moldaviako lehen ministroa (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Ohian/Ohiana/Ohiane.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |