Urtarrilaren 30
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Urtarrilaren 29 | Urteko egutegi | Urtarrilaren 31
Urtarrilaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko hogeita hamargarren eguna da. 335 egun falta dira urtea amaitzeko, 336 egun bisurteetan.
|
|
|
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1931 - Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ezkio edo Ezkioga herrian zazpi eta hamaika urteko bi neska-mutikoei Ama Birjinaren ustezko agerpena jazo zitzaien.
- 1979 - ETAk Jose Fernando Artola Goicoechea saltzailea erail zuen Antzuolan.
- 1999 - Gara egunkariaren lehen alea kaleratu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1649 - Karlos I.ari burua moztu zioten.
- 1933 - Adolf Hitler Alemaniako kantziler izendatu zuten.
- 1972 - Ipar Irlanda: Igande Odoltsua Derryn. Poliziak manifestaldi baketsu baten aurka tirokatu zuen: 13 hildako eta 14 zauritu.
- 1998 - Espainia: Kaosa Barajasko aireportuan bertako pilotuek egindako grebak eraginda.
- 2005 - Parlamenturako hauteskundeak Iraken, hauteskundeak egon ziren lehen aldia 1958etik.
- 2011 - Alemaniako Magdeburg hiritik gertu egondako tren istripuan hamar pertsona hil ziren.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1969 - The Beatles taldeak azken kontzertua eman zuen.
- 2004 - La vida que te espera ("Zain duzun bizitza") filma estreinatu zen, Manuel Gutiérrez Aragónek zuzendu eta Juan Diego, Luis Tosar, Marta Etura, Clara Lago, Celso Bugallo, Víctor Clavijo, Xosé M. Oliveira, José Luis Bernal, Rei Chao, Alfonso Agra eta Rosa Álvarez aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1859 - Jean Hiriart Urruti, euskal idazlea eta kazetaria (h. 1915).
- 1862 - José Lázaro, nafar bankari eta mezenasa (h. 1947).
- 1891 - José Félix Lekerika, bilbotar diplomatiko eta politikaria (h. 1963).
- 1908 - Mercedes Viguera, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta maistra.
- 1913 - Antonio Izagirre, Eusko Gudarosteko gudari ohia.
- 1946 - Bixente Ameztoi, euskal herritar margolari surrealista (h. 2001).
- 1952 - Iñaki Garai, bizkaitar futbolari ohia.
- 1959 - Lourdes Otaegi, gipuzkoar idazlea eta euskal filologian doktorea.
- 1978 - Maite Lakar, nafar irakasle eta hizkuntzalaria.
- 1981 - Roberto Cuevas, bizkaitar futbolaria.
- 1986 - Jonathan Martins Pereira, lapurtar futbolaria.
- 1987 - Charlotte Preiss, lapurtar saskibaloi jokalaria.
- 1993 - Mikel Motos, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1995 -
- Eneko Iriondo, bizkaitar futbolaria.
- Urtzi Iriondo, bizkaitar futbolaria.
- 1997 -
- Unai Nuñez Gestoso, bizkaitar futbolaria.
- Xiker Ozerinjauregi, bizkaitar futbolaria.
- 1998 - Irati Zubizarreta, gipuzkoar mendi lasterkaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1563 - Franciscus Gomarus, teologia-irakasle kalbinista (h. 1641).
- 1650 - Ignacio Zelaiaran, gipuzkoar aitoren seme eta militarra (h. 1696).
- 1736 - James Watt, eskoziar matematikari eta ingeniaria eta lurrun makinaren hobetzailea (h. 1819).
- 1781 - Adelbert von Chamisso, alemaniar idazlea (h. 1838).
- 1831 - Henri Rochefort, frantziar kazetaria, idazlea eta politikaria (h. 1913).
- 1856 - Vladimir Golenistxov, errusiar egiptologo handia (h. 1947).
- 1861 - Wilhelm Meyer-Lübke, suitzar hizkuntzalari, erromanista eta hispanista (h. 1936).
- 1869 - Julian Irizar, euskal jatorriko argentinar almirantea (h. 1935).
- 1882 - Franklin Delano Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako 32. Presidentea (h. 1945).
- 1886 -
- Antoine Pevsner, errusiar eskultorea eta margolaria (h. 1962).
- Alfonso Rodríguez Castelao, galizierazko idazle handia, politikaria eta marrazkigilea (h. 1950).
- 1887 - Jordi Rubió i Balaguer, kataluniar historialaria (h. 1982).
- 1894 - Boris III.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea (h. 1943).
- 1899 - Max Theiler, hegoafrikar birologoa, 1951ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1972).
- 1911 - Roy Eldridge, Little Jazz, estatubatuar tronpeta-jotzailea (h. 1989).
- 1914 - Vittorio Cottafavi, italiar zinemagilea (h. 1998).
- 1920 - Delbert Mann, estatubatuar telebista eta zinema zuzendaria (h. 2007).
- 1924 - Lloyd Alexander, estatubatuar idazlea (h. 2007).
- 1925 - Douglas Engelbart, estatubatuar asmatzailea, ordenagailuetako saguaren asmatzailea (h. 2013).
- 1927 - Olof Palme, Suediako lehen ministroa (h. 1986).
- 1930 -
- Gene Hackman, estatubatuar aktorea.
- Vsevolod Nestayko, ukraniar idazlea, haur literaturan berezitua (h. 2014).
- 1933 - Sergio Renán, argentinar aktore eta zinemagilea (h. 2015).
- 1934 - Claudio Rodríguez, espainiar idazlea (h. 1999).
- 1935 -
- Elsa Martinelli, italiar aktore eta modeloa (h. 2017).
- Pedro Schwartz, espainiar legelaria eta ekonomista.
- 1936 - Koji Sasaki, japoniar futbolaria.
- 1937 -
- Robert Etcheverry, frantziar aktorea (h. 2007).
- Vanessa Redgrave, britainiar aktorea.
- Boris Spassky, errusiar xake-jokalaria.
- 1938 - Islom Karimov, Uzbekistango lehendabizko presidentea (h. 2016).
- 1940 -
- Teolinda Gersão, portugaldar eleberrigilea.
- Denis Langlois, frantziar legegizon eta idazlea.
- 1941 - Dick Cheney, estatubatuar politikaria.
- 1949 - Peter Agre, estatubatuar mediku eta biologo molekularra, 2003ko Kimikako Nobel Saria.
- 1951 - Phil Collins, ingeles antzezle, abeslari, konposatzaile, bateria- eta piano-jotzailea.
- 1952 - Valeri Khalilov, Uzbekistanen jaiotako Errusiar musika-banda militar zuzendaria eta musikagilea (h. 2016).
- 1961 -
- Liu Gang, txinatar matematikaria, fisikaria eta ordenagailu zientzialaria, Txinako intelektual eta buruzagia Tiananmen plazako protestatan.
- Galina Kurliandskaia, errusiar fisikaria, magnetoinpedantzia erraldoian aditua.
- 1962 - Abdullah II.a Jordaniakoa, Jordaniako erregea.
- 1968 - Filipe VI.a Espainiakoa, Espainiako erregea.
- 1974 -
- Christian Bale, britainiar aktorea.
- Olivia Colman, ingeles aktorea.
- Roger Hammond, ingeles txirrindularia.
- 1979 - Carlos Latre, espainiar imitatzaile, umorista, aktore eta ahots bikoiztailea.
- 1982 -
- Daiki Iwamasa, japoniar futbolaria.
- Nádson Rodrigues de Souza, brasildar futbolari ohia.
- 1985 - Richie Porte, australiar txirrindularia.
- 1987 - Arda Turan, turkiar futbolaria.
- 1996 - Ruka Norimatsu, japoniar futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1483 - Frantzisko I.a Nafarroakoa, Nafarroako erregea (j. 1469).
- 1697 - Vicente Berdusan, euskal herritar margolaria (j. 1632).
- 1891 - Joan Piarres Duvoisin, euskal idazlea (j. 1810).
- 1929 - Fiacro Iraizotz, nafar poeta, antzerkigile eta libretista, Madrilen (j. 1860).
- 1932 - Federico Etxebarria, bizkaitar industrialaria eta enpresaburua (j. 1840).
- 1959 - Eduardo Justo Mokoroa, gipuzkoar organista, zuzendaria eta musikagilea (j. 1867).
- 1984 -
- Alejandro Goikoetxea, euskal herritar ingeniaria, Madrilen (j. 1895).
- Carlos Ruiz del Castillo, gipuzkoar legelari eta politikaria, Madrilen (j. 1896).
- 1986 -
- Federico Ezkerra, euskal txirrindularia (j. 1909).
- Miguel Gaintza, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
- 2009 - Fernando Cebrián, euskal aktorea, Madrilen (j. 1929).
- 2014 - Antxon Agirre Sorondo, donostiar etnografoa (j. 1946).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 970 - Petri I.a Bulgariakoa, Bulgariako tsarra.
- 1631 - Sofia Edviga Brunswick-Wolfenbüttelekoa, Brunswick-Wolfenbütteleko printzesa eta Pomerania-Wolgasteko dukesa ezkontidea (j. 1561).
- 1649 - Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (j. 1600).
- 1679 - Francesco Tuttavilla, Nafarroako erregeordea (j. 1604).
- 1730 - Petri II.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (j. 1715).
- 1838 - Osceola, Estatu Batuetako indiar gidaria (j. 1804).
- 1858 - Coenraad Jacob Temminck, herbeheretar aristokrata eta zoologoa (j. 1778).
- 1875 - Prosper Guéranger, Frantziako beneditar lekaidea eta Solesmesko abadiaren sortzailea (j. 1804).
- 1928 - Johannes Fibiger, daniar medikua, 1926ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1867).
- 1947 - James Larkin, irlandar sindikalista eta politikaria (j. 1876).
- 1948 -
- Mahatma Gandhi, bakezalea eta Indiako independentziaren buru, muturreko hinduista baten esku (j. 1869).
- Orville Wright, estatubatuar hegazkin egile eta hegazkin pilotua, bere anaia Wilburrekin batera hegazkinaren asmatzailetzat hartua (j. 1871).
- 1951 - Ferdinand Porsche, austriar ingeniaria (j. 1875).
- 1957 - Boris Romanov, errusiar dantzaria eta koreografoa (j. 1891).
- 1961 - Maud Wagner, zirkuko artista eta ezagutzen den lehenengo estatubatuar emakume tatuatzaile profesionala (j. 1877).
- 1963 - Francis Poulenc, frantziar musikagilea eta piano-jotzailea (j. 1899).
- 1969 - Dominique Pire, belgikar elizgizona, 1958ko Bakearen Nobel Saria (j. 1910).
- 1976 - Arnold Gehlen, alemaniar antropologo eta soziologoa (j. 1904).
- 1984 - Luke Kelly, irlandar eta folk musikaria, The Dubliners taldearen sortzaileetako bat (j. 1940).
- 1991 -
- John Bardeen, estatubatuar fisikaria, 1956ko eta 1972ko Fisikako Nobel Saria (j. 1908).
- Josep Ferrater Mora, kataluniar filosofoa (j. 1912).
- 1994 - Loris Malaguzzi, italiar pedagogoa (j. 1920).
- 1995 - Gerald Malcolm Durrell, britainiar naturalista eta idazlea (j. 1925).
- 1998 - Alberto Jiménez-Becerril, PPko espainiar politikaria, ETAk eraila (j. 1960).
- 2000 - Sigvard Eklund, suediar fisikaria (j. 1911).
- 2006 - Lola Cardona, espainiar aktorea (j. 1936).
- 2007 - Sidney Sheldon, estatubatuar zinema-gidoigilea eta eleberrigilea (j. 1917).
- 2008 -
- Fernando Higueras, espainiar arkitektoa (j. 1930).
- Marcial Maciel, mexikar apaiza, Regnum Christiren eta Kristoren Legioaren sortzailea eta pederastiagatik salatua (j. 1920).
- 2014 -
- Jean Babilée, frantziar dantzaria eta koreografoa (j. 1923).
- Félix Grande, espainiar poeta eta kritikaria (j. 1937).
- 2015 - Zhelyu Zhelev, Bulgariako presidentea (j. 1935).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Matixa/Matine.
- Jaiegunea: Ezkio edo Ezkiogako Santa Lutzia. 1931ko urtarrilaren 30an zazpi eta hamaika urteko neska-mutiko bien ustezko Ama Birjinaren agerpena.
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua | ||