Urtikaria edo hatz-minalarruazalaren eta zenbait ehunen eritasuna da, babalarru ugari eta azkura eta erresumina sorrarazten dituena.
Mugatua edota orokorra izan daiteke. Gehienetan ez da larria, baina, laringeari erasoz gero, itomena eragin dezake.
Zenbait intsekturen ziztadak sor dezake urtikaria, eta horrelakoa, behin sendatuz gero, ez da berriz agertzen, baina elikagairen edo botikaren batek eragina izan ohi da gehienetan (jatorri alergikoa).