Urtsua jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Urtsua jauregia
Ursua Arizkun.JPG
Arizkungo Urtsua jauregia.
Kokapena
lekua
Koordenatuak 43° 10′ 55″ N, 1° 28′ 42″ W / 43.18194444°N,1.47833333°W / 43.18194444; -1.47833333Koordenatuak: 43° 10′ 55″ N, 1° 28′ 42″ W / 43.18194444°N,1.47833333°W / 43.18194444; -1.47833333
Historia eta erabilera
Arkitektura

Urtsua jauregia Nafarroa Garaiko Baztan udalerriko Arizkun herrian dagoen Ordoki auzoan kokatzen den harrizko dorretxea da. Goienetxe jauregia eta Bozate auzoko herrigunetik oso hurbil dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtsua jauregia Urtsuatarren leinuetxea da. Han jaio zen Pedro Urtsua (1520-1561) arizkundar konkistatzaile eta militarra, hau El Doradoko espedizioaren hasierako buruzagia izan zen, gerora Lope Agirre (1510-1561) oñatiar matxinatuaren aginduz eraila izan zelarik.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuinean, harresitzen duen horman erdi-puntuko arkua duen eraikuntza. Bere ezkerrean, fatxada luzituta eta egurrezko armazoia duen, jauregira atxikita dagoen eraikuntza (Baztango harri gorriz eraikia dago).

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairaren arabera, dama eder bat, Iparraldeko Lantain etxeko alaba, Urtsua jauregiko oinordekoarekin ezkondu zen. Ezteietan, andrea haurdun zegoela ohartu zen senarra. Senarrak lotara joan aitzin jauregiko ermitara joan behar zutela erran zion. Etxeko atarian andrea iraindu eta ezkontza-jantzia soinetik kendu, eta zetazko zapi batez ito zuen. Ondoren, zaldia hartuta, Frantziara ihes egin zuen. Batzuek erraten dute zaldiak ferrak atzekoz aurrera iltzatuak zituela, ihesaren arrastoak nahastearren.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ursua jauregia. Arizkun. Baztango Udala

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]