Urtubiko dama (Pío Baroja)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtubiko dama» orritik birbideratua)
Artikulu hau Urtubiko damari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baroja».
Urtubiko dama (Pío Baroja)
Jatorria
Egilea(k)Pío Baroja
Argitaratze-data1916
IzenburuaLa dama de Urtubi
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko

Urtubiko dama, gaztelaniazko jatorrian La dama de Urtubi, Pío Baroja idazleak 1916 urtean plazaraturiko ipuina da.

Haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtubiako Leonor de Alzate neska gazteak Senpereko jauntxoaren ezkontza-eskaerari ezetza ematen dio. Horren ondoren, Urtubiako bere osabak Urdaxeko etxe batera bidaltzen du bolada baterako. Etxe horretako andrea sorgina da eta akelarreak antolatzen ditu. Akelarre horietako batean sorginak Leonor sorgin bihurtu eta Senpereko jauntxoarekin elkartu nahi du. Akelarrea Zugarramurdiko leizean eta inguruetan ospatuko da. Trikimailu horien berri izanda, Leonor maite duen Matxain izeneko gazte batek, Ameriketatik itzulia, Errotabide izeneko gazte batekin eta soldadu zenbaitekin espedizio bat antolatzen du Zugarramurdira. Akelarrean infiltratzen da eta Leonor erreskatatzen du. Azkenean, biak ezkondu eta Urruñako etxe batean biziko dira.

Istorio nagusiaz gainera, ipuinean zehar garaiko sorginei eta garai hartan izandako leinu gerrei buruzko azalpen zehatzak ematen ditu Barojak. Akelarrea ere zehatz-mehatz deskribatzen du. Neskaren abizenak, Alzate alegia, Barojaren arbasoen antzinako leinua da, leinu gerretan esku hartu zuena. Bestalde, Barojak, istorioari sinesgarritasuna eman nahian, Igantziko medikuaren ahotan jartzen du istorioa, zeinak Sarako erretoreak emandako Dornaldeguy izeneko kapitain baten idazki batetik transkribatu duen. Baroja bera istorioa zuzenean medikuarengandik jaso duela iradokitzen du istorioaren hasieran.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.