Urtza Alkorta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Urtza Alkorta
Urtza Alkorta atxilotu aurretik.jpg
Bizitza
Jaiotza Ondarroa1977  (41/42 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Urtza Alkorta Arrizabalaga (Ondarroa, Bizkaia, 1977) politikari eta ekintzailea da, etakideei laguntza emateagatik zigortua izan dena. Ospetsu bihurtu zen 2013 urteko maiatzean, Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAri laguntza emateagatik aurretik ezarritako bost urteko kartzela-zigorra Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi ondoren atxiloketa eragozteko ehunka lagunek herri harresia osatu zutenean Ondarroako askegunean, hilabete lehenago egindako Donostiako askegunearen ereduari jarraituz. Azkenean, Ertzaintzak atxilotu egin zuen Alkorta hedabideek arretaz jarraitu zuten operazio batean. Alkorta zigortzeko froga bakarra atxiloturik zegoelarik behartuta sinaturiko autoinkulpazioa izan zen. Politikaritzat, Ondarroako udal hauteskundeetan ezker abertzaleko zerrendakide izan zen 2003.an Herriarentzat plataforman, eta 2007. urtean EAE-ANVrekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.