Urtzi Urrutikoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtzi Urrutikoetxea
Bizitza
JaiotzaBilbo1977ko urriaren 12a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, poeta, bertsolaria eta idazlea

Inguma: urtzi-urrutikoetxea-vacas Literaturaren Zubitegia: 162

Urtzi Urrutikoetxea Vacas (Bilbo, Bizkaia, 1977ko urriaren 12a - ) idazle, kazetari, bertsolari eta blogaria da.

ETBko albistegietan eta hainbat kazetatan aritutakoa: Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Jakin, Argia, Bertsolari, Nora eta Zazpi Haizetara besteren artean. Euskaltzaindiari dokumentala ere egin zuen eta produktore lokal eta itzultzaile gisa ere jardun izan da, besteak beste, Rex Bloomstein ingelesaren An independent mind dokumentalean eta Letoniako telebistak Euskal Herriari buruz egindako erreportajean. Free-lance legez munduko hainbat herrialdetan egin du: Guatemala, Mexiko, Haiti, Puerto Rico, Kolonbia, Venezuela, Turkia, Irak, Kurdistan, Georgia (Abkhazia eta Hego Osetia barne), Moldavia, eta Europa eta Afrikako beste herrialde askotan. Berlinen eta Istanbulen berriemale ere izan da.

Hiru poesia-liburu (Borroka galduetatik gatoz, Gaur ere ez du atertuko eta Utzidazu karmina kentzen ), bidaia-liburu bat eta eleberri bat argitaratu ditu euskaraz eta Berlin hiriari buruzko gida-liburua gaztelaniaz, Garako Mugalari bilduman. Bertsolaritza ere landu izan du, eta Xabier Amurizaren gidaritzapean 2006an argitaratutako Bizkaiko Bertsogintza IV liburuan parte hartu du. Euskal PEN Klubeko kide ere bada, eta elkarte horretako buru 2012tik.


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poema solteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]