Edukira joan

Usategi (haztegia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau uso etxekotuentzako egiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Usategi (argipena)».
Usategi (haztegia)
eraikuntza finkoa, dorrea eta artificial animal shelter (en) Itzuli

Usategia uso eta usakumeak hazteko eraikin edo tokia da. Hegaztiak haragia eta arrautzak emateko hazten ziren. Herri arkitektura guztia bezala, eraikin hauek eraikitzeko erabiltzen diren materialak herrialdeen eta lurraldeen araberakoak dira.

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, usategiak etxearen barnean daude, teilatupean. Usoen sarrera aurrealdean eginiko irekiguneetatik egiten da, gehienetan hiruki itxurakoak, egitura hiru adreiluk osatzen baitute. Euskal estiloko arkitekturan, apaindura gisa erabili izan ohi dira teilatupeko irekigune hirukiak.

Usategiaren sarrera teilatupean (Armendaritze, Nafarroa Beherea
Aiete jauregiko usategia Donostian, eraikitako euskal ondare nabarmen izendatua.

Oro har, usategiak eraikin askeak dira, itxura eta materiale askotakoak:

  • karratua, ganga laukoitzekoa: XV. mende aurretikoa (Roquetaillade gaztelua, Bordele, edo Saint-Trojan, Cognac-etik hurbil)
  • dorre zilindrikoa: XIV-XVI. mendeak
  • zutabe edo arku gainekoa: zilindrikoa, hexagonala edo karratua
  • hexagonala (Sauzé-Vaussais)

Barnealdea guztiz hutsik edo egitura birakari bat izan zezakeen, arrautzak jaso eta mantentzea egiteko.

Manuel Malmierca irakasleak, Palentziako usategietatik hainbat ibilbide proposatzen ditu. Gaztela eta Leongo iparraldean dagoen probintzia honetako hegoaldean dagoen Támara de Campos da, usategi gehien duen herria, 21ekin. Iparraldeko zatian, berriz, usategi gehien duen herria Quintanilla de Onsoña da, 14rekin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]