Usenet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Usenet ordenadoreetan eztabaida banatuak emateko mundu osoan eskuragarri dagoen sistema bat da. UUCP dial-up sarearen arkitekturaren baitan garatu zen. Tom Truscott eta Jim Ellisek ideia garatu zuten 1979an, eta 1980an hasi zen lanean. Erabiltzaileek mezuak irakurri eta bidali ahal zituzten (artikulu edo bidalketa gisa izendatuak, eta kolektiboki, albisteak) kategoria batera edo gehiagora, newsgroup izena ematen zitzaiona. Usenetak bulletin board system (BBS) baten antza zuen hainbat aspektutan eta gaur egungo Internet foroetako aurrekaria da hainbat aspektutan. Useneta, kanpotik, e-posta eta foroen arteko nahasketa bat dela pentsa daiteke. Eztabaidak multzoka agertzen dira, BBS eta foroetan bezala, baina bidalketak zerbitzarian sekuentzialki gordetzen dira.

Usenetak duen beste alde bat BBS edo foroekiko da ez dagoela zerbitzari zentralik edo kudeatzaile dedikaturik. Usenetak zerbitzari konglomeratu handi eta aldakor batean gordetzen dira, eta batak besteari mezuak bidaltzen dizkiote, jario izena ematen zaion sistemarekin. Norbanakoak mezuak eta bidalketak irakuri ditzake zerbitzari lokal batetik, Usenet zerbitzu komertzial batetik, euren Internet zerbitzuaren kudeatzailearen aldetik, edo bere etxean, lantokian edo Unibertsitatean duen zerbitzari batetik.