Usoa (Eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Usoa (Eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Patrick Süskind
Argitaratze-data1987
IzenburuaDie Taube, Chỉ tại con chim bồ câu, La paloma, T'aube, El colom, Duen, Duen, De duif, Le pigeon, Dúfan, Golab, Golob, Kyyhkynen, Galabat, Duja, Holub, A pomba, Güvercin, Gezi eta Duvan
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ezaugarriak
Genero artistikoaErzählung (en) Itzuli eta eleberri laburra
Hizkuntzaalemana
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis

Usoa (alemanez: die Taube) Patrick Süskind alemaniar idazlearen eleberria da, jatorriz 1987an argitaratua.

Jonathan Noel fikziozko pertsonaia da eleberriaren protagonista. Parisko banku bateko segurtasun-guardia bakartia da, krisi existentzial batean murgiltzen dena uso bat bere gela bakarreko apartamentuaren ate aurrean jartzen denean, bere santutegi pribatura sartzea debekatuz. Istorioa egun bateko epean gertatzen da, eta gertaera honek Noelen zentzutasuna mehatxuan jartzen du. Usoa protagonistaren existentzia antolatuan sartzen den desordenaren sinboloa izan daiteke. Edgar Allan Poe idazle estatubatuarraren 1845eko Belea poemarekin antzekotasunak ikusi daitezke Süskinden eleberri honetan.

Eleberriko protagonista, Jonathan Noelekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]