Ustezko bosniar piramideak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ustezko bosniar piramideak
Bosnian Pyramid.jpg
Geografia
Koordenatuak43°58′37″N 18°10′34″E
Visocica, multzoko mendi bat.

Ustezko bosniar piramideak sasi arkeologiaren erreibindikazioa dira.[1] Bosnia-Herzegovinako Visoko hiritik gertu dauden piramide itxurako mendi multzo bat da. Naturalak dira baina talde batek mendi horiek gizakiek sortutako eraikinak gisa erreibikatzen ditu, Lurraren zaharrenak eta handienak. Mugimendu horren atzean Semir Osmanagić bosniar enpresaria dago. 2005ean, handiena, oso ezaguna egin zen talde horren kanpaina baten ondorioz. Inguruan arkeologia indusketak eta dokumentalak egin dira baina zientziak ez du planteamendu hau onartzen.

Identifikatutako "piramideak"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semir Osmanagićek "piramide", sateliten eta argazkien bidez hauek identifikatu ditu:

  • Eguzkiaren piramidea (Visocica muinoa)
  • Ilargiaren piramidea (Plješevica muinoa)
  • Dragoairen piramide bosniarra

Txostenetan beste bi aipatzen ditu:

  • Lurraren piramidea
  • Maitasunaren piramidea

Izen hauek eta Bosniako Piramideen Haranaren izena Semir Osmanagićek zuzentzen duen Bosnian Pyramid of the Sun Foundationek patentatu ditu. Halaber, multzorako Gizateriaren Ondarearen aldarrikapena eskatu du.

Eraikitzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osmanagićen arabera piramideak Iliriako biztanleek altxatu zituzten, K.a. 12.000 eta K.a. 5.000 urte artean. Horren arabera Egiptokoak baino zaharragoak izango lirateke. Dimentsioen ikuspuntutik munduko garaienak izango lirateke. Dena dela, azalpen horiek ez datoz bat urte horietako aztarna arkeologikoekin: urte horietan Bosnian bizi ziren herriek ez zuten horrelako eraikinak altxatzeko garapen mailarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Les «pyramides» de Bosnie-Herzégovine: une affaire de pseudo-archéologie dans le contexte bosnien", Balkanologie, XIII liburuki, 1-2 zk., 2011ko abendua: "les “pyramides” de Bosnie, après six années de fouilles sans aucun résultat scientifique, continuent d'être visitées et financées par les autorités, et montrées aux enfants des écoles de Bosnie comme un élément de leur patrimoine." https://journals.openedition.org/balkanologie/2298

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]